Lan Mobel ISB-ko entrenatzailearekin hitzalditxo bat eginez

  • EBA
  • 10/8/2008
  • Iraurgi SB
img
Jon Txakartegi

Jon Txakartegi: Oso gustora nago talde hau zuzentzeko daukadan aukerarekin.

Kaixo Jon, ezer baino lehen eskerrik asko zure denbora libreagatik eta ongi etorri Iraurgi SBra. Axola ez bazaizu egingo al zeniguke zure saskibaloiko kurrikuluma?

Kaixo. 15 urterekin hasi nintzen entrenatzen Donostiko La Salle taldea beste talde batera joan nintzen arte, Txingudi SKE. La Salleko formazio taldeak entrenatzen igaro nituen hamar urteetan, ia denboraldi guztietan neskak, Gipuzkoako txapeldun geratzea lortu genuen infantil eta junior mailetan, Euskadiko Txapelketetan eta Euskal Ligetan parte hartuz. Urte hauek Gipuzkoako eta Euskadiko selekzioak aldi berean entrenatzen igaro nituen, kadete eta junior selekzioekin hainbat Euskadiko txapelketak jarraian irabaziz. 2002/03 Gazteizera joan nintzen 1. Nesken mailako Txingudi SKE entrenatzera. Hurrengo bi denboraldietan PC.Mendibilko 1. taldean fitxatu nuen entrenatzaile laguntzaile bezala, bi urtez 4. postua lortu genuelarik liga txapelketan eta bi parte-hartze Erregin Kopan. 2005/06 denboraldian lehen entrenatzailea izateko aukera eskeini zidaten eta han egon nintzen iaz arte. Denboraldi hauetan 3. eta 5. postuak lortu genituen liga txapelketetan, hiru parte hartze jarraian Europako txapelketan, horietako batean 1/8reneko finalera iritsiz eta Erregin kopan bi final-erdi jarraian jokatuz.

Gustora al zaude talde hau zuzentzen?

Oso gustora nago talde hau zuzentzeko daukadan aukerarekin, eta lan egiteko eskeini didaten aukera Iraurgi SB bezalako klub batean, duen ilusio eta haunditzen jarraitzeko asmo horrekin. Satisfakzio handia izan zen niretzat, mutilen saskibaloian nire lehen esperientzia izanik, EBA ligan urtetik urtera hazten ari den talde batek nirekin kontatzen zuela jakiteak.

Zeintzuk dira Irarurgi SB zuzentzeko erronka onartu izanaren arrazoi nagusiak?

Klubean lanean dabilen jendea ezagutzen dut, hauek bizitzen duten moduan eta lanean jartzen duten gogoa ikusirik kutsatu egiten da bat eta proiektu honetan parte-hartzera bultzatzen zaitu. Lehen egon diren entrenatzaileekin hitzegiten duzunean adibidez Aitor Uriondo edo bereziki Lolo Encinas, azpimarratzen dizute bizi den giro onaz kantxa barruan nahiz kanpokaldean, eta klubaren inguruan lanean dabilen jendea.

Nolakoa da zure harremana Bruesa-ko entrenatzailearekin, hau da, Pablo Laso-rekin?

Pablo entrenatzaile haundi bat izateaz gain lagunartea oso gustoko duen pertsona bat da, ikaragarri gozatzen duena saskibaloiaz eta berataz hitz egiten. Pablo bere taldea baino askoz gehiago ikusteko gai da, gipuzkoako saskibaloiaren errealitatea ulertzen du eta Iraurgiren garrantzia garapen honetan. Pablo eta bere laguntzaileek aholkuak eman zizkidaten eta asko lagundu zidaten ez bakarrik Iraurgi entrenatzeko erabakian, mutilen saskibaloi mundua ere ezagutzen lagundu didate eta baita EBA maila ere. Orain harremana egunerokoa da, jokalari batek, Edgar-ek, elkartzen bait gaitu eta guztiok ilusio asko daukagun kirol proiektu batek.

Ze iritzi duzu orokorrean zure esanetara dauden mutilez?

Pozik nago mutilekin, pentsatzen dut neurriko talde bat dela, orekatua eta oso fisikoa. Barnekaldeko joku indartsu eta kalitateduna, Jorge Leon eta Aritz Martinez maila honetako edozein taldeentzat luxusko bi jokalari dira, eta ondoan Joxean Cavada gazteak duen joku gosearekin barnekalde orekatu bat osatzen dute. Zona kanpoaldeko jokalari erabakigarriak ditugu, adibidez Joseba Ibargutxi eta Ales Arcelus. Min-harturik dauzkagun Eñaut Aranbarri eta Asier Urbieta berreskuratzen ditugunean, orduan esan dezakegu talde haunbi bat dugula klubaren aukeren barruan.

Aurreneko ligako partidua irabaztea lortu zenuten Gijon-en aurka, baina lehen lesionatua ere egon zen, Edgar San Epifanio. Ihazko zorte txarrak jarraitzen du?

Pentsatzen dut ihazko lesio izurriterik ez dela errepikatuko aurtengo denboraldian. Ezusteko garrantzizkoa da Edgarren lesioa guztiontzat, eta espero berehala sendaturik izatea guztiak, Edgar, Eñaut eta Asier, eta aipatzen zenuen zorte txar hori ahazturik geratzea. Fisiko aldetik lan haundia egiten ari da Xabier edozein lesiotatik jokalariak babesteko, baina honelako kirol baten aurrean jokalariak beti daude lesioaren arriskuan.

Ze iruditu zitzaizkizun Iraurgiko zaleak?

Lehen izan nintzen partidu bat edo beste ikusten eta banekien zalegoa garrantzitsua zela eta espero dut aurtengo denboraldian jendea ilusionatzea, asistentzia handiagoa izan dedin denboraldian zehar. Uste dut guk, taldeak, izan behar dugula ilusio hori zaleak gu animatzera bultzatuko dituena, taldearekin identifikatu eta partidetan beraien animoekin lagunduz. Guk izan behar dugu lehenak beraiei zerbait ematen.

Zerbait berezia esango zenieke?

Seguru egoteko talde honek barruan duen dena emango duela partidu bakoitza irabazteko, jokalariak barrenak utziko dituzte. Jakinaren gainean gaude taldeak sortzen duen ikusminaz eta ardura bat dugula taldea bultzatzen duten guztiekin; jarraitzaileak, babesleak, laguntzaileak…

Zeintzuk dira denboraldi honetako helburuak?

Kirol helbururik handiena orain arte lortutakoa gainditzea da. Lehenengo 6 postuetan egotea gauza garrantzitsua izando litzateke guretzat, baina horren gainetik lehiakorrak izatea nahi dugu maila honetako talde handien aurrean, denei aurpegia eman eta irabazteko gosez egon momentu oro. Jokalariak ez dira konformatuko papel egoki bat eginda, motibazio handia erakusten ari dira eta goiko postuetan egoteko gogoa dutela erakutsi nahi dute. Kiroletik kanpo nire helburu handia, inguru guztia ilusioz betetzea eta inplikatzea, jokalariak, entrenatzaileak, zaleak… eta erreferentzi izatea gipuzkoako jokalarientzat bere kirol bizian hazten joateko.

Zein aurkari iruditzen zaizu izando dela gogorrena?

Uste dut Estela, Xiria, Santurtzi eta Pielagos izando direla gogorrenak. Seguruenik talde asko izango gara goian ibiliko garenak, baina lehen aipatu ditudanetatik lehen hirurak izango dira lehen hiru postuetarako hautagai. Suertez horietako bati irabazi egin genion beraien kantxan eta garaipen hori taldearentzat bikoitza izan da, kirol arloan eta moralean.

Zer motatako saskibaloia gustatzen zaizu zure taldearentzat?

Defentsatik hastea gustatzen zait, baina defentsaren eta erasoaren arteko orekan sinisten dut. Erasorako talentu handia duten jokalariak ditugu eta beraiek badakite, baina ezin dugu ahaztu talde honek duen talentu fisikoarekin, defentsarako indarra eta agresibitatea emango bait digu. Aspektu hau asko ari gara lantzen defentsan talde gogor eta serio bat izateko, horrela kontraerasoak egiteko eta joku azkar eta ikusgarri bat egiteko.

Guztien gainetik emaitza, edo joku polita, lehentasunak eta filosofia mantenduz?

Guztiaren gainetik gurekiko fidelak izan behar dugu eta gure nortasuna mantendu, hau da, defentsa eta abiadura. Fidelak bagara eta gure filosofiarekin konprometitzen bagara joku modernoa eta erakargarria ikusiko dugu, eta garaipenak helduko dira ziur. Kirolean emaitzak garrantzitsuak dira, garaipenak dira egunero egunero lana egiteko motibatzen zaituztenak, partidura konfiantzarekin heltzeko.

Klubaren ikuspuntutik, zer alde on eta txar ikusten dizkiozu?

Alde onak lehen aipatu ditut, ilusio asko duen klub bat eta hazteko gogo ikaragarriarekin arlo guztietan. Iraurgi asko hazi da denbora gutxian eta orain esforzu handia egin behar dute proiektu honen azpiegitura sendoa izan dedin, hazkunde honi eutsi diezaion eta aurrera begira ondo jarraitzeko. Gauza txarrik ez dut uste dagoenik, gauza batzuk zuzentzeko badaude, klub guztietan bezala, baina lehen aipatu dugun kluben hazkunde azkarraren ondorioa da eta ez klubaren akatsa.

Esan al ditzazkezu zure gauza txar eta on batzuk entrenatzaile bezala?

Gauza txarrak asko ditut, baina ez dut esango zein diren nire puntu ahulak… Gauza onik badut (espero dut edukiko dudala), nahiago dut beste batzuk esatea zein diren eta ni ez izatea nire buruarengatik ongi hitzegiten duena. Entrenatzaile bezala, uste dut badakidala zein diren nire puntu fuerteak eta zein ahulak, eta egunero saiatzen naiz lehena potentziatzen eta bigarrena zuzendu edo disimulatzen.

Entrenatzaile batek, inoiz uzten al dio saskibaloia ikasteari?

Entrenatzaile batek uste duenean dena ikasi duela, une horretan puskatzen da bere hazkuntza bere lanbidean. Ziur nago oraindik asko falta zaidala saskibaloia eta saskibaloiaz ikasteko, eta ikaskuntza honetan asko laguntzen du beste entrenatzaileak ikustea, edozein kategoriatakoak izanda ere, eta egunero zure jokalariekin lana egin.

Zer saiatzen zara hartzen zure jokalariei zure entrenatzaile ikaskuntzari begiratuz?

Beti saiatu izan naiz jokalariekin asko hitz egiten, beraien esperientzietaz eta beraien joku ikuspuntu partikularra. Maila nazional eta internazionalean esperientzia handia izan duten jokalariekin lana egiteko suertea eduki dut, eta beraien esperientzietatik eta pasadizoetatik beti ikasten da. Denboraldi honetan jokalariak informazio asko ematen ari zaizkit eta horrek lagundu egiten du maila ezagutzen.

Denok ditugu gure idoloak edo saskibaloi mundu miragarri honetan eragin eta markatu digutenak. Zein izan dira zureak?

Inoiz ez naiz idoloena, nire inguruko pertsonek gehiago markatu didate beti, saskibaloiarekin disfrutatzen erakutsi zidatenak eta saskibaloia ulertzen. Cea anaiak dira gehien markatu eta nire entrenatzaile lanera gidatu didaten pertsonak, eta Txema Malorekin Gipuzkoako eta Euskadiko selekzioak entrenatu izana, esperientzia positiboa eta aberasgarria izan zen niretzat

Ez diogu denbora gehiago harrapatuko Jon-i. Eskerrikasko erantzuteagatik eta suerte on zure kirol “familia” berrian.

Eskerrikasko zuei eta zuen lanagatik, klubaren aurrerapen guztiak jarraitu bait daitezke web horriari esker.

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas