Lan Mobel ISB 5. garaipenaren bila, zergaitik ez?

  • EBA
  • 10/17/2008
  • Iraurgi SB
img
Lan Mobel ISB - Estudiantes de Lugo

Eñaut Aranbarri-k denboraldi honetako lehen minutuak jokatu ditzake.

Bihar arratsaldeko 18:30tan Azpeitiko polikiroldegian, Lan Mobel ISBe 5. garaipena jarrain lortzera aterako da Estudiantes de Lugo taldearen aurkako partiduan. Ligari hasiera eman zioten jokalari guztiak bere esanetara izango ditu Jon Txakartegik, “A” multzoko EBA ligan lidertzan sendo jarraitzeko. San Epifanio eta Urbietak min harturik jarraitzen dute baina Aranbarri guztiz osatu zaigu eta aspaldiko partez jokatzeko minutu batzuk eduki ditzake talde galiziarraren aurka, piskanaka konpetizioko erritmoa hartuaz taldekideekin bat egiteko. Lugo taldea sailkapenean 11. postuan kokaturik dago, jokatu diren 4 partiduetatik 1 irabazi bait dute talde galiziarrek, aurreko astean Inelga-ren aurka hain zuzen.

Garaipena lortzeko, konpetizioko lehen hilabete honetan eginiko jokua errepikatzen saiatuko da Lan Mobel ISB, hau da, defentsa haundi bat (“A” multzoan saskiratze gutxien sartu dizkien taldea da 266 puntuz) eta erasoan zona kanpokaldeko jokalariek asmatuaz (batikbat Lasa, Arcelus eta Igargutxi) eta barnekaldeko zonan (Leon, Martinez, Arruabarrena eta Cavada).

Aurrez aurre izango dugun taldean, hau da, Estudiantes de Lugo-n, maila honetan guztiok hain ezagun dugun Esteban Gomez izango dugu, baina azken albisteen arabera baja izango da, denaden bere neurritik oso eskas zebilen orain arteko partiduetan, kontutan izanik aurreko denboraldian 22 puntu lortu zituela batez beste eta aurten 4 partidutan 25/3 saskiraketa hirukoetan egin dituela.
Kontuan hartu beharreko jokalaria Mikel Uriz izango da, Bruesa-ko Ricardo-ren anaia, taldeko onena izaten ari bait da partiduko batez besteko 16 puntu lortuaz. Bonell-i ere ezingo diogu begirik kendu, eta nola ez Saad Kaiche erraldoi Argelinarrari, bere 2,29ko altuerarekin edozein beldurtzen bait du.

JUANTXO TXIKI TABERNA izango da partida honetako babeslea.

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas