Lan Mobel ISB 96 - Maristas Boecillo 83

  • EBA
  • 11/1/2008
  • Iraurgi SB
img
Aritz Martinez

Amesten jarraitzen dugu. 7. garaipena erori zen larunbatean azpeitiko kiroldegian etxekoen alde. Oraingo honetan Maristas Boecillo taldea izan zen Lan Mobel ISBren biktima berria, (96-83) irabaziz, eta aurten momentuz liga EBA-ko inork ezin du gainditu talde azpeitiarra.

Larunbateko partiduan erasoko jokua gehiago ikusi zen defentsako jokua baino, eta arlo horretan Jon Txakartegiren mutilek irabazteko abantaila guztiak zituzten duten kalitateari esker.

Berriro ere Jorge Leon izan genuen nabarmenki jokalaririk onena. Saski azpian jokaldi ugari amaituaz eta hainbat erreboteren jabe eginez partidu borobila egin zuen. Jorgek barne jokuan Aritz Martinezen laguntza ederra eduki zuen, eta Ibargutxi eta Arcelusen joku azkarraz baliatuz (bien artean 18 asistentzi emanaz) partidua haustea lortu zuten hirugarren laurdenean.

Maristasen aldetik partidu bikaina jokatu zuen Zamora jokalariak, baina ez zion ezertarako balio izan oraingo honetan. 7 partidu 7 garaipen, eta lidertzan sendo jarraitzen du Lan Mobel ISB taldeak. Hurrengo astean ezingo du partidurik irabazi, atsedenaldia tokatzen bait zaio. Azaroak 15an jokatuko du berriz ere azpeitiko kiroldegian, arratsaldeko 18:30tan Marin Peixegalego-ren aurka.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 25 – 20
Atsedenaldian: 51 – 44
Hirugarren laurdenean: 71 – 60
Amaieran: 86 – 83


Saskiratzaileak:
Lan Mobel: ISB Cavada (9), Osa (5), Ibargutxi (13), Martínez (8), Lasa (11), -haserako bostekoa- Arcelus (16), Arruabarrena (4), Arambarri (7), León (22) eta Alarcia (1).


Maristas Boecillo: Ferreiro (10), J. Del Pozo (12), Zamora (30), Gonzalez (11), Muñoz (10) -haserako bostekoa- Ashley (0), Fernandez (4),Alonso (6), Sanchez (0) eta Badiola (0).

Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas