Lan Mobel ISB 94 - Marin Peixegalego 54

  • EBA
  • 11/15/2008
  • Iraurgi SB
img
Xabo

Azpeitiarren erakustaldi bikaina. Haseratik jarri zituen gauzak bere lekuan Lan Mobel ISB taldeak, ez zen kolorerik egon.

Larunbatez Lan Mobel ISBek argi utzi zuen bere nagusitasuna Marin Peixegalego taldearen aurrean, eta haseratik markagailua gogor astinduaz ia erabakirik utzi zuen partidua atsenaldia baino lehen.

Iraurgiko mutilak guztia emanez irten ziren kantxara hasera haseratik, aurreneko laurdenan galiziarrei (19-6)ko partziala egin zioten eta partiduan buru-belarri sartuak zeuden etxekoak. Aurreko asteko atsedenaldiaren ondoren ez zuten nahi ezustekorik eta lehenbailen partiduaren bila joan ziren 8. garaipena jarraian lortzeko asmoz.

Aritz Martinezek erraz agindu zuen 2 zonaldetan, eta Osa ikusgarri egon zen 3ko marraren atzekaldetik, partidaren apurketari berak eman ziola hasera esan genezake eta amaieran 7/5 hiruko saskiraketa estatistika lortu zuen.
Atsedenaldiaren ondoren Jon Txakartegiren mutilak ez ziren erlaxatu eta lanean gogor jarraitu zuten markagailuan aldea haundituz. Modu honetara 30. minutuan aurkariaren puntuak bikoiztu zituzten (70-33) eta azken laurdena soberan geratzen zen etxekoen zorionerako.

8. garaipen ikusgarria Lan Mobel ISB taldearentzat eta sailkapenean sendo jarraitzen du 2. sailkatuari (Santurtziri) bi partiduko aldea atereaz.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 19 – 6
Atsedenaldian: 48 – 20
Hirugarren laurdenean: 70 – 33
Amaieran: 94 – 57


Saskiratzaileak:
Lan Mobel: ISB Cavada (4), Osa (23), Arambarri (1), Ibargutxi (4), Martínez (14), -haserako bostekoa- Arcelus (4), Arruabarrena (19), Lasa (13) eta Alarcia (10).

Marin Peixegalego: Fernandez (0), Alonso (9), Llorente (16), Perez (6), Pereira (15) -haserako bostekoa- Apolinario (1), Gomez (0), Adon (0), Martinez (6) eta Santiago (4).

Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas