Ventanas Arsan-Estela 104 - Lan Mobel ISB 99

  • EBA
  • 11/23/2008
  • Uztarria
img

9. jardunaldian iritxi zaigu Lan Mobel ISB taldearen lehen porrota. Luzapenean galdu dugu 5 punturengatik neurketa garrantzitsu hau.

Azpeitiarrek luzapenean galdu zuten Ventanas Arsan Estelaren aurkako partida. Lan Mobel ISB saskibaloi taldekoek denboraldi honetako lehen porrota jasan zuten igandean, Santanderren. Kantabriako Ventanas Arsan Estela taldearen aurka 104-99 galdu zuen talde azpeitiarrak. Talde bakoitzak 91 punturekin bukatu zuen partida, baina luzapenean etxeko taldeak 5 puntu gehiago lortu zituen.

Atsedenaldira berdinduta iritsi ziren bi taldeek (41-41). Hirugarren laurdenean etxekoek markagailuan aurretik jarri ziren (66-63), baina Jon Txakartegiren mutilek partidua berdintzea lortu zuten bukaeran (91-91). Ondorioz, luzapena jokatu zuten eta bost puntuko aldearekin (104-99) galdu zuen partida Lan Mobel ISBk.

Santanderren galdu arren, sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du Lan Mobel ISBk, 17 punturekin. Sailkapeneko bigarren postuan C.B Santurtzi dago, puntu bakarrera.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 21 – 23
Atsedenaldian: 41 – 41
Hirugarren laurdenean: 66 – 63
Amaieran: 91 – 91
Luzapenean: 104 - 99

Saskiratzaileak:
Ventanas Arsan-Estela: Muñoz (19), Blanco (13), Rodriguez (15), De La Iglesia (16), Odriozola (30) -haserako bostekoa- Diego (3), Fernandez (0) eta Lombera (8).

Lan Mobel: ISB Ibargutxi (6), Osa (5), Arambarri (8), Martínez (20), León (22) -haserako bostekoa- Arcelus (24), Arruabarrena, Cavada (11), Lasa (3) eta Alarcia (0).

Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas