Lizuan.com ISB 88 - Construcciones Valpo 70

img
Lizuan.com ISB

Azken asteetako porroten ondoren garaipena eskuratu zuen Lizuan.com ISB taldeak.

Kanpotarren joku azkarrarekin hasi zen partidua, eta saskiratzeak lortuaz abantaila txikia ireki zuten laurden honetan. Bigarren laurdeneko 13. minuturako markagailuan aurretik jarriak ziren etxekoak, kontraerasoan ongi jokatuz eta joku geldian saskiratzeak lortuaz. Atsedenaldira iristeko 4 minutu falta zirelarik 14-5eko partzial bat sartu zioten eta hor hasi zen garaipenerako bidea. Partiduko bigarren zatian bi taldeak berdintsu joan ziren saskiratzeak lortuaz, baina Iraurgikoek zerbait gehiago asmatu zuten, amaieran markagailuan (88-70) utziaz.

Datorren astean larunbatak 6, Atco. San Sebastian-en aurka jokatuko dute. Partidu hau abenduak 20ko ordez jokatuko da.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 15 – 20
Atsedenaldian: 44 – 35
Hirugarren laurdenean: 65 – 52
Amaieran: 88 – 70

Saskiratzaileak:
LIZUAN.COM ISB 88 (15+29+21+23): Zubizarreta (9), Artola (14), Garmendia (3), Astigarraga (4), Larrañaga (6), -haserako bostekoa- Eizagirre (8), Odriozola (10), Arruabarrena (16), Etxaniz (18), Gartzia (0) eta Segurola(0).

CONSTRUCCIONES VALPO 70 (20+15+17+18): Ortiz (5), Gonzalez (16), Garmendia (6), Fernandez (2), Gastaminza (12) -haserako bostekoa- Mascariano (4), Padrera (2), Madrid (2), Garcia (12) eta Alberdi (9).

Epaileak: J.I.Rodriguez eta M.A.Fernandez.

Kaleratuak: Ortiz (38 minutuan), Gonzalez (36 minutuan) eta Gastaminza (38 minutuan).

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas