Lizuan.com ISB 79 - Atco. San Sebastian 74

img
Lizuan.com ISB

Abenduak 20ko ordezko jardunaldia jokatu zen larunbatez Azpeitiko kiroldegian, eta Lizuan.com ISB taldeak lortu zuen garaipena Atletico San Sebastianen aurrean.

Partidua kanpotarren aldeko abantaila txikiekin hasi zen markagailuan, etxekoek hainbat arazo zituzten Atleticoko entrenatzaileak ezarritako defentsa hautsitzeko. Apurka apurka abantaila murriztea lortu zuten eta lehen laurdenaren amaierara ia berdinduak iritsi ziren. Hortik aurrerantz abantaila lortuaz joan ziren Lizuan.com ISBko mutilak joku azkarrari esker eta defentsako erreboteetan jabetuz, baina ez zuten lortzen partidua etetzerik.

Partiduko jokurik onena atsedenaldiaren ondoren iritsi zen etxekoen aldetik, saskiratze ugariko laurdena izan zen (28 puntu), 18 puntuko abantaila lortuaz etxekoek 31. minutuan (70-52). Minutu horretatik amaierarte erasoko ideia guztiak itzaldu zitzaizkien, 9 minututan 9 puntu bakarrik lortuz, eta donostiarrei hurbiltzeko aukera eman zieten nahiko arriskuan jarriaz markagailua. Jokaldi ikusgarri batez bukatu zen partidua, kanpotarren saskiratze batez kantxaren beste punta aldetik, amaieran (79-74).

Partzialak:
Lehen laurdenean: 22 – 20
Atsedenaldian: 40 – 35
Hirugarren laurdenean: 68 – 52
Amaieran: 79 – 74


Saskiratzaileak:
LIZUAN.COM ISB 79 (22+18+28+11): Segurola (0), Eizagirre (12), Arruabarrena (21), Etxaniz (6), Larrañaga (9) -haserako bostekoa- Zubizarreta (8), Artola (5), Odriozola (8), Astigarraga (7) eta Gartzia(3).


ATCO.SAN SEBASTIAN 74 (20+15+17+22): Pintado (3), Aldanondo (27), Lopez (0), Mozo (5), Campo (5) -haserako bostekoa- Garcia (3), Etxeberria (2), Comendador (12), Audela (8) eta Arranz (9).

Epaileak: U.Colino eta A.Garcia.

Kaleratuak: Eizagirre (39 minutuan).

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas