Ate-Asesores La Salle 65 - Lizuan.com ISB 61

img
Lizuan.com ISB

2008ko azken partiduan ezin izan zuten Lizuan.com ISBko mutilek garaipenik lortu.

Bizkaiko lurretan, nahiz defentsan lan txukuna egin huts ugari egon ziren saskiratzeko garaian eta horrek garaipena oztopatu zuen.

Partidua etxekoen aldeko abantailarekin hasi zen markagailuan hasera haseratik, partidu osoan zehar iraungo zuen abantaila. 6 puntu baino gehiago ez ziren izaten abantaila hauek, eta 3. laurdeneko 28. minutuan (8-0) partzial batez aurretik jarri ziren Iraurgikoak, (38-41). Une horretan etxekoen beste partzial txiki batek berriz ere aurretik jarri zituzten La Sallekoak, eta gehiago galduko ez zuten abantaila izan zen. Azken laurdenaren amaiera aldera lortu zuten La Sallekoek alderik haundiena markagailuan (65-54), eta Lizuan.com ISB jokalariek azken ahalegin batean 4 puntutara hurbildu ziren, (65-61) utziaz markagailua partidu amaieran.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 14 – 12
Atsedenaldian: 28 – 22
Hirugarren laurdenean: 48 – 42
Amaieran: 65 – 61

Saskiratzaileak::
ATE ASESORES LA SALLE 65 (14+14+20+17): Duque (3), Navea (10), Telleria (21), Rodriguez (7), Rabano (4) -haserako bostekoa- Alonso (0), Alcodori (2), Gaston (0), Neira (6), Gastaminza (2), Aurtenetxea (6) eta Dieye(4)

LIZUAN.COM ISB 61 (12+10+20+19): Odriozola (8), Astigarraga (16), Etxaniz (9), Larrañaga (0), Segurola (2) -haserako bostekoa- Zubizarreta (6), Eizagirre (8), Artola (0), Guridi (11) eta Agirre(1).

Epaileak: G.Barea eta S.Rodriguez.

Kaleratuak: Duque (38 minutuan), Navea (22 minutuan), Aurtenetxea (39 minutuan), Rabano (40 minutuan) eta Iraurgitik, Segurola (37 minutuan) eta Guridi (39 minutuan).

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas