Ocaso Berrio-Otxoa 79 - Lizuan.com ISB 71

img
Lizuan.com ISB

Azken laurdenean joan zitzaion Lizuan.com ISBri partiduko garaipena.

Gaizki hasi zuten partidua Lizuan.com ISBko mutilek, defentsan erraztasunak emanez talde aurkariari. Etxekoek azpeitiarren akats hau probetxatuz, partiduko abantailik haundiena lortu zuten 8. minutuan, (21-7) kanpokaldeko jaurtiketetan zorrotz arituz.

Iraurgikoek markagailuan zuten desabantaila murrizten hasi ziren apurka apurka defentsa gogortuz eta baloia bizkor mugituz erasoan, eta markagailuan aurretik jartzea ere lortu zuten. Azken laurdeneko 3. minutuan partiduko abantailarik haundiena zeukaten Iraurgikoek (56-63), baina hor amaitu ziren Lizuan.com ISBkoen garaipenerako esperantzak, arazo ugari elkartu bait zitzaizkion taldeari, eta lorturiko abantaila polit hura inpotentziaz ikusi zuten nola aldegiten zietzaien eskuetatik.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 23 – 11
Atsedenaldian: 38 – 35
Hirugarren laurdenean: 56 – 59
Amaieran: 79 – 71


Saskiratzaileak:
OCASO BERRIO-OTXOA 79 (23+15+18+23): Ruiz de Lazkano (10), Olozaga (2), Sainz-Trapaga (19), Salinas (22), Gonzalez (9) -haserako bostekoa- Garcia (4), Diez (2), De Miguel (9) eta Lopez (2).

LIZUAN.COM ISB 71 (11+24+24+12): Zubizarreta (8), Guridi (12), Odriozola (4), Astigarraga (22), Larrañaga (4) -haserako bostekoa- Azkue (16), Agirre (0), Gartzia (3) eta Segurola (2).

Epaileak: J. Gudiño eta P. Sacristan.

Kaleratuak: Guridi (39 minutuan).

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas