Añorga K.K.E. 16 - Iragaz ISB 59

img

Beste garaipen bat Iragazentzat, igande goizean Donostian jokatutako partiduan.

Hasera batean entrenatzaileak pentsatzen zuen baino errazago lortu dugu garaipena, Donostiako Añorga taldearen aurka. Partidua, negargarri hasi genuen, gero momentu batzuetan, bikain jolastu genuen eta bestela gora beherak izan genituen gure jokoan.

Aste xelebrea izan dugu entrenamendu aldetik. Egun batean, saskibaloi kantxa umedadez beterik, bestetik, taldekide batzuk eskiatzen ibili dira,(hau gozamena beraientzako) eta tartean, gaxoaldi batzuk. Ea aste honetan fundamentozko entrenamenduak burutzen ditugun.


1. LAURDENA:
Haseran esan dudan bezala, partidura gaizki sartu ginen, naiz eta partidu aurretik nahiko ondo mentalizatu, partidura entxufatuta sartzeko. Honekin ez dut esan nai, haserako bostekoan irten zirenak jarrera desegokiarekin irten zirela, ezta gutxiagorik ere, baina ez dakit oraindik, zergaitik irten ziren horrelako "urduri". Ematen zuen, denboraldiko aurreneko partidua jokatzera gindozela.

Jokoari dagokionez, hutsegite asko, batez ere erasoan. Bost puntu bakarrik sartu genituen laurden honetan, denboraldi osoa kontutan hartuta, puntu gutxien lortutako laurdena. Atzekaldean, egoki. Beraien "izarra", ondo lotu genuan eta bi puntu bakarrik lortu zituzten laurden honetan.


2. LAURDENA:
Bigarrengo laurdenak ez zuen aurrenekoaren antzik ere izan. Azken partiduetan jokatu dugun laurdenik ondoen jokatutakoa. Oso ondo presioan, ez genien utzi ia kantxa erditik pasatzen eta taldeko bostok presionatu genuen, eta gainera ondo. Ez dut urte osoan, Ane Aguado horrelako ondo presionatzen eta baloiak lapurtzen ikusi. Atzeko lan bikainarekin batera, aurrekaldera ere ondo. Zubizarretak oso ondo gidatu zuen taldea eta kanpokaldetik asko asmatu Ibarzabal eta Zabaletak, tartean hiruko bat sartuta. 21 eta 3 irabazi genuen laurden hau eta beraiek lortutako saskiak, jaurtiketa libreen bidez lortutakoak izan ziren, jokoan oso ondo defenditu baigenuen.


3. LAURDENA:
Aurreneko laurdenean gaizki jokatu bagenuen eta bigarrengoan oso ondo, hirugarrengoan ondo jokatu genuen. Laurden hau, kontraerasoen laurdena izan zen gure aldetik. Presioa ez genien beraien kantxan egin, baizik eta kantxa erdira pasa genuen, falta asko ari zelako epailea pitatzen. Defentsa honekin ere, baloi asko lapurtu genituen kontraeraso bikainak burutuz. Aipagarria laurden honetan Zubizarretak eta Agirrek egindako jokoa, Zubizarretak asistentzia bikainak eman eta Agirrek puntuak lortu. Agirre izan zen laurden honetan puntu gehien lortu zuen jokalaria. Atzekaldean berriro era nahiko ondo. Añorgakoen saskiratzeak, denak jaurtiketa libreen bidez etorri ziren. Jokoan ez genien saskiratzerik sartzen utzi.


4. LAURDENA:
Hirugarren laurdenaren antzekoa. Jokalari aldaketa asko egoten da laurden honetan eta ez du askotan denborarik ematen jokoan sartzeko baina orokorrean ondo jokatu zuten taldekide guztiak.


Datorren larunbatean, Bera Berakoak izango ditugu Azpeitian eta gauzak ongi egiten baditugu, beste garaipen bat lortzeko partidua da, ea horrela den gero "babajan" ederra izateko.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 2 - 5
Atsedenaldian: 5 - 26
Hirugarren laurdenean: 11 - 47
Amaieran: 16 – 59


Saskiratzaileak:
Maialen (0), Agirre (10), Eider (0), Ibarzabal (8), Maria (6), Zubizarreta (16), Ainhoa (1), Itsaso (7), Zabaleta (7), Ane (2), Maren (0) eta Alaia (3).

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas