Lizuan.com ISB 104 - Universidad de Deusto Loyola 66

img
Lizuan.com ISB

Lortu dute Lizuan.com ISBkoek garaipeneko bidea aurkitzea.

Bizkaitarrei erraz samar irabaziz, apurtu du Lizuan.com ISBk zamarkien bolada txarra. Partidua bizi hasi zen bi taldeen saskiratzeekin, etxekoek ez zuten asmatzen kanpotarren mugimendu eta urrutiko jaurtiketak gelditzen. Gauzak orekatzeko, Lizuan.com-eko jokalariek baloia bizkor mugitzen zuten eta saskitik gertuko jaurtiketei esker lortzen zituzten puntuak, honen argibide lehen laurdenaren amairean erakusten ziguna markagailuak, (29-23) benetan puntu ugari.

Bigarren laurdena ildo beretik jarraitu zuen eta abantaila zerbait haunditu zuten etxekoek. Hirugarren eta laugarren zatian, Iraurgikoek 25 puntuko abantaila zutela ikusirik, erlaxatu egin ziren pixka bat defentsan, baina erasoan sendo jarraitu zuten. Amaiera (104-66) eta garaipena aspaldiko partez Lizuan.com ISB taldearentzat.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 29 – 23
Atsedenaldian: 53 – 41
Hirugarren laurdenean: 78 – 53
Amaieran: 104 – 66


Saskiratzaileak:
LIZUAN.COM ISB 104 (29+24+25+26): Zubizarreta (6), Artola (19), Astigarraga (18), Arruabarrena (21), Gartzia (4) -haserako bostekoa- Azkue (8), Guridi (14), Odriozola (5), Larrañaga (6) eta Segurola (3).

UNIVERSIDAD DE DEUSTO-LOYOLA 66 (23+18+12+13): Vicente (13), Portilla A. (16), Arza (4), Portilla J. (10), Apaolaza (9) -haserako bostekoa- Camiruaga (0), Benito (6), Ruiz (2), Lombilla (6) eta Aperribai (0).


Epaileak: F. Madariaga eta I. Apaolaza.

Kaleratuak: Aperribai (33 minutuan), Vicente eta Lombilla (40 minutuan).

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas