Iritsi da lehen porrota. Estela 84 - 70 Lan Mobel ISB

  • EBA
  • 9/27/2009
  • ISB PRESS
img
Ezin izan genuen Jorgerekin. Pablo Lanzaren argazkia

Azken laurdenean goitik behera etorri ginen

Estelako zaletuek ezin zuten sinetsi beraien taldeak orren erraztasunez irabaziko zutenik larunbateko partidua. Aurreneko laurdena oso berdindua izan zen eta Txakartegiren mutilek ongi heltzen zioten partiduari, lehen laurdenaren amaierara 22 puntuko berdinketaz iritsiz.

Bigarren laurdena ere ildo beretik joan zen denbora guztian, eta atsedenaldira heltzeko segundu baten faltan 3ko jaurtiketa bati esker, markagailuan puntu bat aurretik amaitu zuten Estelakoek, (39-38).

Hirugarren denboran hasi ziren arazoak. Estelako Jacobo Odriozola hiruko jaurtiketak saskiratzen hasi zen maixuki, eta taulapean Jorge Leon (ISBko jokalari ohia) nagusi zelarik, Iraurgiren beherakada hasi zen, laurden hura (61-56) amaituz.

Azken laurdenak ere ez zuen itxura onik Txakartegik zuzentzen duen taldearentzat, hasi eta berehala 22 puntura handiagotu baitzen zuten aldea. Azken minutuetan ahalegindu ziren alde hori murrizten baina ezinezkoa izan zen, amaieran (84-70) markagailua geratuz.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 22 – 22
Atsedenaldian: 39 – 38
Hirugarren laurdenean: 61 – 56
Amaieran: 84 – 70


Saskiratzaileak:
Estela: Miguel Jenaro (8), Juan Garcia (11), Jorge Leon (18), Adrian Saro (11), Jacobo Odriozola (21) -haserako bostekoa- Luis Astuy (0), Jorge Teran (0), Manuel Fernandez (0), Ignacio Diaz (15) eta Javier Carral (0).

Lan Mobel ISB: Osa (2), Arambarri (6), Ibargutxi (23), Martínez (6), De La Iglesia (6) -haserako bostekoa- Alarcia (2), Cavada (5), Lasa (11), Ruiz (9) eta Quintana (0).


Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas