Lan Mobel ISB 84 - CD Juventud del Circulo 66

  • EBA
  • 2009/10/05
  • Iraurgi SB
img
Aritz Martinez

Lan Mobelekoek garaipenaren bidera itzuli dira CD Juventud del Circulo taldea menpean hartu ostean.

Larunbatez Iraurgiren bigarren garaipena ikusteko aukera izan genuen, eta joku onik ez ikusi arren, etxeko partiduei garaipenekin eutsi diogu.
Lehen laurdenean kontzentraturik irten ziren kantxara Txakartegiren mutilak, eta bat-batean (22-10) aurreratu ziren markagailuan, baina partidu erreza zirudiena korapilatzen hasi zen ISBkoen erlaxauaren ondorioz, 4 punturaino murriztuz aldea bigarren laurdenaren amaiean.

Berriro ere lanari gogor ekin zioten Azpeitiarrek, eta zenbait jokalditan akats dezente egon arren bi taldeen aldetik, nahiko erraz nagusitu zen Lan Mobel ISB taldea, 18 puntuko aldeaz amaituz partidua. Goraipatu beharreko jokalarietako bat Aritz Martinez izan zen, neurketa bikaina egin baizuen 21 puntu eta 10 errebote lortuaz.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 22 – 10
Atsedenaldian: 37 – 33
Hirugarren laurdenean: 59 – 49
Amaieran: 84 – 66


Saskiratzaileak:
Lan Mobel ISB: Cavada (7), Osa (11), Ibargutxi (7), Martínez (21), Lasa (16) -haserako bostekoa- Arambarri (0), De La Iglesia (11), Ruiz (6), Quintana (4) eta Zubizarreta (1).

CD Juventud del Circulo: Martinez Del Cura (16), Lozano (14), Arnaiz (3), Moro (7), Gonzalez (16) -haserako bostekoa- Pedrosa (0), Garcia (0), Delgado (4), Anton (4) eta Calderon (2).


Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB