Ambolo 3 - Comercial Zabala ISB 52

Partidu benetan trabatua, ez dugu dakigunaren laurdenik ere eman, eskerrak denboraldia luzea den.

Oraindik asko falta zaigu lehengo urteko talde hura izateko, entrenamenduetan esango nuke konzentrazio aldetik asko dugula hobetzeko, gero partiduetan "hanka-motz" gelditzen baikara. Partiduan denbora aurrera joan ala hobetzen joan gara, defentsan batik-bat, oraindik gauza asko barneratu gabe ditugu eta lanean gogor jarraitu behar dugu.

Partida oso aldrebeza izan da, epailea alde batera utziko dut eta gure taldearen jokoa azaldu.

Lehen laurdena, laurdenik eskasena, defentsan batik bat, entrenatu duguna ez dugu egiten entrenatzailea haserretu arte. Ez gaude konzentratuta zer egin behar dugun jakiteko ere, eta ea ahalik eta azkarren lortzen dugun. Erasoan huts asko, saskiak ez ziren onenak baina saskiraketa erraz ugari hutsegin ditugu, 3/4ak hutsegin ditugula esaten badut motz gelditzen nahiz. (3-8) 9 falta lehen laurdenean, minutu eta erdirako bonusean zeuden...

Bigarren laurdenean berriz, defentsa apur bat ajustatu ondoren gauzak hobeto egiten hasi gara, baina erasoan berdin jarraitzen genuen, (3-22).

Atsedenaldiko "eskandaloa" eta gero bide beretik jarraitu dugu, defentsan geroz eta hobeto, baina erasoan... (3-33)

Azken laurdena laurdenik hoberena, defentsan azkenean entrenamentuetan egiten duguna egiten hasi gara, hitz eginez, 2x1eko defentsa asko... eta erasoan gehiago asmatu dugu, alde batetik ez zelako zaila, baina hala ere saskiraketa gutxi. (3-52)


Partida behetik gora egin dugu, talde honek oraindik asko hazi behar du, ideia orokor batzuk baditugu, orain hori hobetzen saiatuko gara, hobeto esanda hobetuko dugu. Lanean jarraitu behar dugu, aspaldian lanerako gogo guztia etxean ahazten zaigula baidirudi.

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas