Comercial Zabala ISB 60 – Soraluce BKE 10

2. garaipena baina defentsan hutsune asko oraindik, “bizio” gehiegi ditugu.

Partidu honetarako gure taldeko 2 jokalari garrantzitsu falta ziren, Naroa, beroketan horkatila bihurritu zuen, eta Maite. Banuen gogoa taldeak nola jokatze zuen ikusteko. Orokorrean gustora nago, oso orokorrean, defentsan intentsitatea galtzen dugu geure saskira hurbiltzen garenean, eta horri soluziorenbat aurkitu behar diogu. Erasoan… ez zegoen ezer handirik egin beharrik saskiraketa errazak lortzeko, baina huts asko. Erasoko transizioan desastre, lehen partiduan horixe gustatu zitzaidan gehien eta oraingoan zer gertatu da?

Lehen laurdenean nahiko ongi moldatu gara, defentsako pare bat despiste kenduta, hala ere laurdenik onena izan da, atzean oso ongi egon baikara rotazioetan (24-4). Bigarrena eskasena, defentsan pibota defendatzean arazoak izan ditugu, behintzat badakigu zer egin behar dugun eta bada zerbait, orain egitea falta (37-10). 3.nean transizioan desastre… 30 puntu sartu beharrean 17 sartu ditugu (54-10). Eta azkenengoan asko jaitsi gara intentsitatez, denek saskiratu nahi zuten… eta kaos apurbat (60-10).

Elena M. aipatu erasoan, kontratakean bikain irten da besteak ez bezala, 60 puntutatik 14 sartuaz . Defentsako rotazioetan benetan gaizki, batzuk korrika egitea baino nahiago dute… Bakoitzak badaki zertan huts egiten duen, saiatu zaitezte hori hobetzen, eta bai partidu eta entrenamentuetara ideia garbiekin etortzen, aurreko entrenamenduetan zer egin dugun gogoratu… azken aldian 3 gauza esanezgero bakarrarekin gelditzen baitzarete.

Animo neskak azken aldian ez zarete %100a ematen ari, ariketa bakoitzean, partiduko segundu bakoitzean… dena ematea nahi dut, batik bat defentsan, defentsa on bat eta gero erasoan gauzak asko errazten baitira, transzizioa ongi eginez gero noski.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 24 – 4
Atsedenaldian: 37 – 10
Hirugarren laurdenean: 54 – 10
Amaieran: 60 – 10

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas