AZPITXAPELDUN VIII. AKER SARIAN

Astebukaeran jokatu den VIII. AKER SARIAN 2. postua lortu dute Iraurgiko alebin mutilek.

Astebukaera polita pasa dute Iraurgiko alebin mutilek Gasteizen jokatu berri den VIII AKER SARIAN. Larunbatean bi partida jokatu zituzten, lehena Errioxako Maristen aurka, 49 - 44 emaitzarekin Iraurgikoen alde. Eguneko bigarren partida, bazkal ondoren jokatu beharra izan zuten. Partida hau, Iruñeako Larraona taldearen aurka jokatu zuten 38 - 26 emaitzarekin. Larunbateko egin beharrak amaituta eta finalerako txartela lortuta, Barriako aterpetxean lo egin ondoren, igandeko final handirako dena prest zegoen.
VIII. AKER SARIKO finala Fundacion Baskonia eta Iraurgiren harteko izan zen eta bertan Arabarrak izan ziren garaile 41 - 28ko emaitza bati esker. Nahiz eta 2. postua lortu gustura etorri dira lortutako emaitzarekin eta pasa duten astebukaerarekin Gasteizen.
Hona hemen Gasteizen jokatu zuten mutilen zerrenda:
Unai Segurola,Jabier Aranbarri, Joseba Etxaniz. Ruben Aznal, Mikel Ibarguren, Erik Aznal, Iñaki Altuna, Xabier Aldalur, Koldo Uria, AitorZubeldia, Jon Alberdi eta Ander Larrañaga, Xanti Etxaniz eta Iban Suduperen gidaritzapean.


ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas