Xabier Orozek Eurobasketean jokatuko du udan

Azkoitiko Hitza

Xabier Oroz Irausgi Saskibaloi Taldeko jokalariak hamasei urte azpiko Eurobasket txapelketan arituko da Espainiako selekzioarekin. Letonian eta Lituanian izango da lehia. Orozentzat esperientzia berria izango da, inoiz ez baitu jokatu selekzioen arteko Europako Txapelketa bat. Datorren astean hasiko da txapelketa. Hor sartu ahal izateko proba batzuk egin behar izan zituen Orozek, eta Diego Ocampo izan da hautatzaile lanetan.

Horrez gain, Julen Olaizola ISBko jokalari donostiarrak ere 20 urte azpiko Eurobasketen lehiatuko da Espainiako selekzioarekin Eslovenian. Olaizolak badaki zer den Eurobasketean lehiatzea, eta irabaztea ere bai, kadete eta junior mailako txapelketetan urrezko dominak irabazitakoa baita Espainiako selekzioarekin. Olaizolak Lan Mobel Iraurgirekin aurreneko denboraldia bukatu du aurten; GBC-k utzita jokatu du Azpeitian Zilarrezko LEB Liga, eta Lagun Aro GBC-rekin ACB Ligan ere aritu da zenbait partidatan. Denborañdia amaitu dela, baina «urtean zehar lanez landatutako haziek bere fruituak ematen jarraitzen» dutela adierazi nahi izaan dute saskibaloi taldetik. Bi jokalariei animoak ere eman dizkiete.

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas