Ana Ugarte Espainiako Saskibaloi Federazioak antolatutako 'Talentu Operazioan' egongo da

Azpeitiarrak Guadalajaran abuztuaren 3tik 6ra egingo duten kontzentrazioan hartuko du parte.

Espainiako Saskibaloi Federazioko arduradun teknikoek 12 eta 13 urtez azpiko jokalariekin aurten egingo duten 'Talentu Operazioan' zein jokalarik parte hartuko duten jakinarazi berri dute eta bertan Iraurgi SBko Ana Ugarte jokalari azpeitiarra egongo da.

Ugartek Espainiako Mini Txapelketa jokatu berri du Euskadiko selekzioarekin eta han egindako lan onak saria eman dio: 12 urtez azpiko Espainiako beste 34 jokalarirekin batera hartuko du parte 'Talentu Operazioan'.

Kontzentrazioa Guadalajarako Principe Felipe Egoitzan egingo dute abuztuaren 3an hasi eta 6a bitartean.

Zorionak Ana!!!

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas