OSO HUNKITUTA

img

Iraurgi Saskibaloiaren familiak oso arro pasatuko du datorkigun asteburu hau.

Gure senior neskak lan asko egin dute denboraldi honetan eta lan guzti hau nota altuarekin gainditu dute, saskibaloi oso ona eginez.

ZURT ISB taldeak bai etxeko eta bai kanpoko kantxetako errespetu osoa irabazi du eta gure jokalarien giza kalitatea da klub batek eduki dezakeen balore hoberena.

Horregatik, Iraurgi osatzen dugun guztion izenean babes osoa helarazi nahi diet. Badakigu duzuen guztia emango duzuela eta gertatzen dena gertatu guretzat txapeldunak izango zarete.

Azpeitira etorriko diren talde guztiei, egonaldi bikain bat eta Azpeitiko herria ezagutzeko tarte bat hartzea gomendatzen diet, bertako kulturaz gozatzeko, merezi du eta.

Guztiok ZURT ISBrekin egon behar dugu, kantxara joan, gure babesa eman eta oso garrantzitsuak direla jakinarazi. Denboraldi honetan lortu dutena historikoa bait da.

Egurre ZURT.

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas