Sentsazio baikorra Azkoitiko VII. Garagardo Azokaren ostean

img

C.D. Anaitasuna futbol taldeak eta Iraurgi Saski Baloi klubak “elkarlan aberasgarria” izan dela azpimarratu dute eta “inflexio puntu” bezala ikusi dute azoka.

Duela hilabete ospatu zen Azkoitiko Plazan VII. Garagardo Azoka, eta balorazio positiboa egin dute C.D. Anaitasuna futbol taldea eta Iraurgi Saski Baloia antolatzaileek. Beraien esanetan “aurreko ekitaldiekiko inflexio puntua” izan da aurtengoa, eta bi taldeentzat “elkarlan aberasgarria” izan dela azpimarratu nahi izan dute.

Balorazioan ez dira ahaztu azoka posible egin duten pertsona guztiekin eta beraien esker ona adierazi nahi izan die. Bi taldeek eskerrak eman nahi izan dizkie bai lanean jardun duen pertsona orori eta baita karpara festaz gozatzera gerturatu zirenei ere.

Horrez gain, aprobetxatu dute datorren urteko VIII. edizioa ere elkarrekin antolatuko dutela baieztatzeko. Oraindik datak zehaztu gabe dituzten arren, “aurtengoa hobetzen” saiatuko direla esan dute.