Aitor Astigarraga eta Ander Merketegi Euskadiko selekzioan

img

Gure klubeko junior mailako bi jokalari onenetarikoek U19ko Euskadiko selekzioarekin debutatu zuten larunbatean Tolosan.

Pasa den asteburuan gure taldeko Aitor Astigarragak eta Ander Merketegik Euskadiko selekzioarekin lagunarteko jokatu zuten Tolosan. Iurgi Caminosek deitu ditu selekziora datorren asteburuan izango den Getxoko Txapelketa Internazionala jokatzeko. Bi jokalarien helburua azken hamabikoan tokia izatea da, eta gogor borrokatu beharko dute beraien ilusioa lortzeko.

Aitorrek 8:45 minutu jokatu zituen Tolosan eta Anderrek, berriz, 8:04. Bietako inor partiduko jokalari nabarmenetakoa izan ez arren, lan ona egin zuten. Horrelaxe jarraitu beharko dute aste honetan entrenatzaileak beraiekin konta dezan.

Egurre!