I.go Easo Saria jaso du ISBk

img
Maier eta Joseba saria jasotzen Eneko Blascorekin.

Easo SBTk gure taldeko neskek eginiko denboraldi bikaina saritu nahi izan digu. Donostiako taldeak denboraldi itxiera ospatzeko egindako festan jaso zuten Maier Lizaso eta Joseba Lizarraldek saria.

Pasa den larunbatean Iraurgi Saski Baloiako nesken sekzioak egindako denboraldi biribila saritzeko Easo Saria eman zigun Donostiako Easo SBTk. Klub donostiarrak denboraldi amaierako festa izan zuen Gaska kiroldegian, eta bertan lehenengo Easo Sariarekin omendu gintuen. Saria jasotzen izan ziren Maier Lizaso lehendakaria eta Joseba Lizarralde nesken arloko ordezkaria. Guretzat izugarrizko ohorea da sari hori jasotzea eta eskerrak eman nahi dizkiogu Easo SBT osoari horregatik. Horrelako omenalditxoek indarra ematen digute klub osoari eta lana ondo egiten ari garela berresten digute.

Eskerrik asko Easo SBTri!