Eneritz Larrañaga ‘Campus Amaya Valdemoro’-ra deitu dute

img
Eneritz Larrañaga jokalaria.

ISBko azpeitiarra ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango da Murtzian Espainia mailako beste bederatzi jokalarirekin.

Badira hilabete batzuk Iraurgi Saski Baloiako taldeek denboraldia amaitu zutela, baina badira oraindik klubean jokalari batzuk lanean jarraitzen dutenak. Kasu horietako bat da Eneritz Larrañagarena. Azpeitiar gaztea duela aste batzuk Euskal Selekzioarekin ibili zen, eta guztia amaitu zuela zirudienean, Espainiako federazioko deia jaso du. Egindako denboraldi bikainaren ondorioz elite mailako Campus Amaya Valdemoro -ra joateko gonbidapena jaso du Larrañaga gazteak. Murtzian elkartuko da ekainaren 28an gainontzeko bederatzi jokalariekin eta bertan biziko da astebetez. Goiz eta arratsalde entrenatuko dute 10 parte hartzaileek, eta esan dutenez bakarkako lana landuko dute gehienbat.

Sari biribila da hau Eneritz Larrañagarekin. Iraurgi Saski Baloiatik berarekin hizketan izan gara bere sentimenduak lehen eskutik jasotzeko.

ZORIONAK ENERITZ!