Saskibaloia gustatzen? Etorri Iraurgi SBn jokatzera

img

Iraurgi SBk deialdia bidali nahi die 2004, 2005, 2006 eta 2007an jaiotako neska-mutilei datorren denboraldian Saskibaloi Teknifikazio Eskolan parte hartzeko.

Iraurgi Saski Baloia-tik 2004, 2005, 2006 eta 2007an jaiotako haurrei deialdia egiten zaie, datorren denboraldian, Teknifikazio Eskolan parte hartzeko. Interesatuek uztailaren 13tik uztailaren 19ra, Iraurgi SBko bulegoetan (ISB taberna) izena emateko aukera izango dute. Ordutegia 18:00tatik 19:30ra izango da. 2015-16 denboraldian saskibaloian jolastera anima zaitez!!