Iraurgi SB estatuko lehen mailan izango da

  • isb.eus
  • 2015/07/24
  • Javier Zurbano
img

Duela aste batzuk esan genuen bezala, bagenekien klubak bere Senior Nesken lana eskertzeko intentzioa zeukala. Kantxan lortzen dena sakratua da klubarentzat. Emakumezkoen eliteak gure super nesken aurka jokatu beharko du.

Surrealismo handiko asteak izan dira azken hauek Iraurgi Saski Baloia klubeko kirol sailarentzat eta zuzendaritzarentzat. Bete beharreko baldintzen %99a bete arren, aurkezteko agiri baten faltan, FEBak azkenak jarri gintuen LF2 osatzeko taldeetan. Gainera, jakinarazi zigutenez, kirol kantxan lorpenik egin ez arren, bost ekipok gurekiko lehentasuna zeukaten agiri guztiak behar zen egunerako aurkeztu zituztelako. FEBen esanetan, gure aukera bakarra Caceresko taldeak LF1ean plaza eskuratzea zen, eta guk beraien lekuan jokatzea. Horrela izango zela zirudien arren, azken momentuan Caceresko taldeak ezetza esan zuen.

Ez dago esan beharrik klubarentzat zer nolako atsekabea izan zen hori. Gure nesken esfortzu guztia pikutara joan zen paper baten erruz.

FEBari, ordea, ez zitzaion axola Iraurgi bigarren mailatik at uztea. Nahiz eta, orain arte beti ondo ordaindu dugun guztia, FEBak nahiago izan zuen bankuak emandako paperean sinestea, eta beste taldeei eman zien lehentasuna.

Baina, Iraurgi taldearentzat konpromiso hitzak esanahi egokia dauka. Gure taldeko neskei emandako hitza sakratua da, eta ondorioz taldeak Liga Femeninan plaza eskatzea erabaki zuen. Bi aste luzeren ondoren, atzo, erabakia jakitera eraman zuen Espainiako Saskibaloiko Federazioak: Iraurgiko neskek goreneko mailan jokatuko dute.

Askoren ustetan zoratuta egongo gara, esango dutenez bi maila bat-batean igotzea suizidioa da, porrotera zigortuta egongo gara… agian arrazioa izango dute… agian dena egia izango da… agian…

Baina guk borrokatu egingo dugu, gure neskek, denak etxekoak, klubaren koloreak sentitzen dituzte, eta orain arte bezala guztia emango dute kantxan. Kanpoko jendea etorriko da, noski, eta garrantzitsuak izango dira taldearentzat, baina ziur aurkari gutxik jokatzen dutela gureek adinako “etxeko jokalarirekin”.

Gipuzkoa eta probintziako nesken saskibaloia zorionekoak dira, proiektu berri bat iritsi baita Gipuzkoara.

Aurkariak presta daitezela, Azpeitian edo Azkoitian irabaztea asko kostatuko baitzaie.

Egurre neskak!!!!!!