jefa dixit

img

Ilusioz beteta baina oso kezkatuta.

Izugarrizko aurrera pausoa eman dugu nesken lehen mailan jolastea erabaki ondoren eta saskibaloi mundutik energia baikor osoa eta milaka zoriontze jaso ditugu, baina bigarren planoan geratu dira. Pozaren sentsazioa izatetik kezka handiaren sentsazioa izatera pasatu naiz. Aurrekontuaren kezka eta "bakardadeak" erabat menperatzen naute.

Animo, zoriontze eta miresmen mezuek klubaren eta nire " sare sozialak" bete dituzte. Jendeak baikortasunez baloratu du Iraurgi hitzezko kluba izatea eta azkeneraino eramatea gure hitza. Pertsonalki oso harro nago klubaren zuzendaritza batzordekide guztiok dudarik ez izana gai hau aurrera eramateko orduan, eta guztiok dakigu neskek lan bikaina egingo dutela eta harro sentiaraziko gaituztela goreneko maila horretan egingo duten lanarekin.

Baina loa kentzen didan errealitatea daukagu gaur egun, lasaitasuna emango digun babesle nagusirik ez dugu oraindik eta instituzioekin ere ezer lotu gabe daukagu. Badakit krisia gogorra dela eta mundu osoa ari dela gaizki pasatzen baina bailarako babesaren beharra dugu, babesle nagusi baten eta instituzioen laguntza ezinbestekoa da aurrera jarraitzeko.

Kanpoko babesa lortu beharra daukagu bestela gure erabakia aurrera eramatea ia ezinezkoa izango zaigu. Hala ere, argi daukat aurrera egiten saiatuko garela. Ez gara aspertuko kamisetak saltzen, loteria saltzen, zozketak egiten,ekitaldiak antolatzen...beharrezkoa den auto-finantziazio bat lortzen. Nesken ligan bazkide gehien izango dituen taldea izango gara. Gure aurrekontu xumea estalita izan arte ez gara geldituko.

Instituzioek, sektore pribatuak ezin digute bizkarra eman, maila hauetan bizkarra ematen badigute kiroltasunez lortu dugun eta egin dugun lan guztia pikutara joango baita. Erabaki honi, gure proiektu honi bultzakada bat ematea eskatzen dugu, borondaterik ezean gutxi egin dezakegu Iraurgitik.

Garbi dudana zera da, Iraurgi osatzen dugunok beti egin izan duguna egingo dugula: APALTASUNEZ LAN ASKO EGIN.

Egurre Iraurgi!!!