Europar segalari txapelketa

  • isb.eus
  • 2015/08/28
  • Javier Zurbano
img

Iraurgi afariak antolatzeaz arduratuko da.

Kluba Europa osoko segalariak elkartuko dituen ospakizun honetan parte hartuko du antolaketaz arduratuz. Aurtengo txapelketan bost nazio ezberdineko parte-hartzaileak egongo dira: Alemaniatik, hegoaldeko Australiatik, hegoaldeko Tiro-etik, Suitzatik eta Euskal Herritik. Guztira 92 kirolari hartuko dute parte, 61 gizonezko mailan eta 31 emakumezko mailan.

Gizonak 100m karratuko partzela moztu beharko dute, 10x10 metrokoa. Irabazlea zelai osoa azkarren mozten duena izango da, ebaketaren garbitasuna kontuan hartuz. Emakumezko mailan, 7x5m edo 35m karratuko partzelak izango dira. Bi irabazleak txapel sendoak eramango dute.

Loiola basilikako zelaiak aproposak izango dira Gipuzkoar lurraldeetan egingo diren kirol tirabira garrantzitsu hauendako.

Ostiral, larunbat eta igande gauean, festa barazkien plazan ospatu egingo da. Bertan afariak eta musika zuzenean egongo dira. Ospakizun eta giro ederrak ziurtaturik daude.