Mariya Davidova

  • isb.eus
  • 2015/09/16
  • Javier Zurbano
img

Klubeko emakumezko elitearen proiektua jadanik badu bere barne eta kanpo erreferentzia . Moskun jaio zen, 1993ko otsailaren 12an. Bere 190cm-ak beharrezkoak izango dira txapelketan, taldearen etorkizunerako. Azken jokalari honekin fitxaketen gaia itxi egingo da.

Jokalari errusiar honek, bere unibertsitate zikloa USA-en bukatu berri du eta bere lehen urtea profesional bezala aurre egingo dio Azkoitia Azpeitia ISB-en. Panteras de Floridaren erreferentzia izan da. Hasierako bostekoan finkoa izan da beti iritzi zenetik, azkeneko denboraldian bere taldeko errebote gehien hartutako jokalaria izan da, 280 erreboteekin jokatutako 29 partidutan. Gainera 11.8 puntu partiduko bermatu ditu.

Fisiko handia duen eta bai aurpegiz zein bizkarrez jokatzeko erraztasuna duen jokalaria da. Nahiz eta berea gorputz-gorputzekoa izan, 4-5 metroetatik jaurtiketak egiteko esku onak ditu. Jokoaren ikuspen hona du eta eskuzabala da asistentziak ematerako orduan. Defentsan arroka bezain gogorra eta bertan izutzeko gaitasun handia du.

Hala ere, jokalari honetatik gehien erakartzen duena, bere sakrifizio eta bere buruzagi gaitasuna. Borondate handikoa, borrokalaria, irabazlea, ……….. Iraurgiren estiloarekin bat etortzen den perfila da.

2012an Europako txapeldunorde bihurtu zen Errusiako U20-rekin. Finala Espainiako selekzioaren kontra galdu zuten 59-46.

Izugarrizko etorkizuna eta bere kalitatea eta gaitasuna erakusteko nahi duen jokalariarengatik apustua egin du klubak.

Josebak eta Aritzek jadanik badaukate beraien taldea konfiguraturik, izen garrantzitsurik gabe baina saskibaloian jolasteko nahi handiekin. Iraurgiko 9 jokalari, Venezolako eta Errusiako jokalari bat eta Iraurgi taldea saskibaloi femeninoko elitean ikusteko jendez beteta izango den kiroldegia.

Eskualde eta Gipuzkoa osorako izugarrizko luxu eta pribilegioa.