Euskal Koparen hirugarrenak

  • isb.eus
  • 2015/09/22
  • Javier Zurbano
img
Julio Roca

Gure Liga Femeninako taldea IDKren kontra galdu eta Araski taldearen kontra garaipena lortu zuen. Larunbatean ezin izan zuten izugarrizko azken laurdena egin zuten gipuzkoarrei irabazi. Igandean aldiz, Araskiren kontra taldeak bere aurpegirik onena erakutsi zuen.

IDK Gipuzkoaren aurkako finalaurrekoa oso parekatu izan zen lehenengo hiru laurdenetan. Abantailak Azu Muguruzaren neskentzat izan ziren baina Iraurgik tiraldiak eutsi zituen eta emaitzan gertu egotea lortu zuen. Gure hiru atzerritarrek txapelketa ofizialean debutatu eta zirrara ona transmititu ziguten guztioi. Taldetik tira egin zuten, eta soberan bete zuten hauen lehenengo agerraldia taldean.

Donostiarrak esperientzia handikoak dira maila gorenean, erritmoa ezarri zuten eta minutu luze batzuen zehar jokoaren kontrol osoa menperatu zuten. Baina Azkoitia Azpeitia ISB atzaparrak atera eta azkeneko laurdenararte emaitzaren zelatan egon ziren.

Azken hamar minututan Iraugikoak lurra jo zuten. Nekatuak, Roselis eta Marina faltengatik oso zigorturik, donostiarrak gustura sentitu ziren zelaian. Mariya taldearen saskiratze erantzukizuna hartu eta zelaian lekua berreskuratzea lortu zuten. Taldeak duintasunez eta porrota onartuz partidua bukatu zuen erritmo handiagoa duen taldearen kontra.

IDK Gipuzkoa 84 – 54 Azkoitia Azpeitia ISB

SASKIRATZAILEAK: Arregi, Silva (15), Epelde, Bereciartua (2), Lizarazu (5), Aizpurua (4), Larrañaga, Gurrutxaga, Davidova (16), Markovic (12)

Igandean taldeak aurreko eguneko zigorrari leheneratu zen eta bere bertsiorik onena aurkeztu zuen Araskiren kontra. Arabatarrak gorantz seinalatzen du LF2-an eta talde oso konpetitiboa osatu du. Roselis hasieratik taldeko erasoaren buru bezala jarri zen, emaitzan hasierako abantailak lortuz. Defentsari dagokionez, taldea oso kontzentraturik egon zen fazeta honetan partiduaren lehenengo zatian. Marina eta Mariya garaiezinak izan ziren arabatarren barne jokoan eta oso asmatuak egon ziren erasoan. Atsedenaldira +18 tartearekin joan ziren sentsazio onak transmitituz.

Bigarren zatian, Araski azkar bueltatu zen partidura Liñeira argentinarra bere kalitate guztia erakutsiz, bitartean gureak ez zuten modurik aurkitzen hau geldiarazteko. Arabarrek euren jokoa inposatu zuten eta emaitza diferentzia murriztea lortu zuten. Azkeneko laurdenean bi taldeek betebeharrak alde batera utzi eta erasora bakarrik dedikatu ziren. Saskiraketen batez bestekoa ez zen oso ona izan baina lekukoek saskibaloi dibertigarriaz gozatu zuten. Emaitzaren diferentzia 6 puntutara besterik ez zen murriztu. Mariyak jardunaldiaren azken saskiraketa lortu zuen gipuzkoarrendako garaipena lortuz.

Aipatu beharra dago Maite Zubizarretaren itzulera, 11 hilabeteko lesioaren ostean.

Azkoitia Azpeitia ISB 78 – 70 Araski

SASKIRATZAILEAK: Agirre (2), Silva (23), Epelde )3), Bereciartua (9), Lizarazu (7), Gurrutxaga, Zubizarreta, Davydova (18), Markovic (16)