Liga Femenina

img

Hiru arrazoi partidua ikusteko

1.- Denboraldi gogorra izango da aurtengoa guretzat eta guztion indarra nahiz babesa beharrezkoak izango dira aurrera egiteko. Polikiroldegira ahalik eta jende gehien joatea nahiko genuke, igoera fasea jokatu genuenean bezala. Ikaragarria izan zen hainbeste jenderen babesa jasotzea eta harmailetan horrenbeste jende ikustea, sekulako indarra eman zigun horrek.

2.- Kontuan hartuta taldekide gehienok Azkoiti-Azpeitikoak garela, hau da, klubeko jendea, haur eta gazteen erreferentzia izatea polita litzateke eta jendea saskibaloian jolastera bultzatzea. Gazteenek (baita gainontzekoek ere) gurekin disfrutatu eta etorkizuna dutela ohartaraztea nahiko genuke, beraiek izango baitira etorkizuneko jokalari nahiz entrenatzaile. Lan eta izerdi guztiak bere emaitzak dakartza lehenago edo beranduago.

3.- Urte honetan gure herrietan ikusi ahal izango duguna topera aprobetxatu beharra dagoela esango nuke, Iraurgi Saskibaloiko bi talde goreneko ligan arituko baikara borrokan. Horregatik, saskibaloia gustuko duenak eta kirol honetaz gozatzea nahi duenak aukera paregabea izango duela iruditzen zait. Nahiz eta partidu gogorrak izango diren guztiak, ziur nago jendearen babesa jasoko dugula eta asko disfrutatuko dugula elkarrekin.