Liga Femenina

img

Hiru arrazoi partidua ikusteko

1ª Kluba, Gipuzkoan azkenengo 20 urtetan eman den erronka politenaren aurrean topatzen da eta horregatik, bai Urolako bailara, bai Gipuzkoa osoak bultzada eman behar dio proiektuari jakinda zer nolako zailtasunen aurrean topatuko den. Bestetik, denek izugarrizko aukera dugu "made in Iraurgi" bezalako abentura ederra ikusi eta bizitzeko.

2ª Klub-ak ausardiz egin dio aurre erronkari, eta horrek eszenatoki ezin hobea sortarazi du klubeko gazteentzat. Betidanik klubaren inguruan sentimendu sakon bat sortu bada, aurtengoan, harmailak egunero beteta ikusi eta ikuskizun handi bat ikusteko balio izan behar du.

3ª Denboraldia gogorra izango dela ez dago inolako zalantzarik, baina taldeak, jendearen bultzada nabaritu behar du jokalariek barruan duten guztia eman dezaten. Neskek eta talde teknikoak, kantxara irtetzen diren momentutik, indar hori nabaritu behar dute urtean zehar emango diren momentu zailen aurrean arlo emozionalak garrantzi handia izango du eta.