Igandean hasiko da erronka

  • isb.eus
  • 2015/09/25
  • Javier Zurbano
img
Iris Junio

12:00tan Azpeitiko kiroldegian. Historiarekin hitzordua.

Emakumezko Ligaren Iraurgi izugarrizko herronka jasango du eskualdeko saskibaloiaren historian. Azkoitia Azpeitia ISB taldeak Spar Gran Canariaren aurka jokatuko du, elitean urte gehiena daraman taldearekin.

Gureak, denak batera entrenamendu gutxiekin iritziko dira, Roselis, Marina eta Mariya oso azkar egokitzen hari dira taldearen joko eta izaerara. Euskal Koparen sentsazioak onak izan ziren. Taldeak 30 minutu jokatu zuen IDK Gipuzkoaren kontra eta igandean aldiz, Araskiren guztiz zentratuak eta ideiekin oso argi. Argi dago taldearen aurrerapena handia dela eta gorputz teknikoaren lana ere izugarrizkoa izaten ari dela.

Gure sorospenak kalitate handia eta ongi egiteko nahiak dutela argi utzi dute. Dudagabe jokalari oso garrantzitsuak izango dira konpetizio honetan.

Gure aurkariek talde ona daukate eta ondo orekatua posizio guztietan. Eskolta zaragozarra, Estela Royo, momentu izugarrian dago, Madeira txapelketan lortutako MVParen ostean. Bere zenbakiak liluragarriak izan ziren eta igandean kontuan hartu beharko den jokalaria izango da.

Markovic(192cm) eta Evers(195cm) euren dorreak dira, jokalari gazteak baina saskibaloi askorekin.

Steijslova txekiarra(185cm) apustu bat izango da(jokalari esperimentatua) perimetrorako. Bere 28 urteekin hitzordu olinpikoetan eta europar txapelketa batzuetan bere selekzioarekin parte hartu du.

Dudarik gabe, taldearen jokalari nabarmena Iris Junio(182cm) basea izango da. 14 urterekin maila gorenean jokatu zuen, orain 17kin taldearen klabea izango da. Aurreko denboraldian belaunean jasandako lesioarengatik, bere mailarik gorenean ikusteko aukera kendu digu.

Izugarrizko aurkaria izugarrizko hitzordurako. Galdu egingo duzu????