Hezur oso gogorra

  • isb.eus
  • 2015/10/01
  • Javier Zurbano
img
Paola Ferrari

Lehen partidu on baten ostean, Spar Gran Canaria, gure Azkoitia Azpeitiako neskak Zaragozara bidaiatuko dira Mann Filter taldearen aurka jokatzeko. Konpromiso gogorra, zelai zail eta aurkari gogor baten kontra.

Zaragozarrek asmo izan handia daukan taldea osatzea lortu dute, taldea oso orekatua dago eta jokalari bakoitzaren kalitatea oso maila altukoa da. Bere entrenatzailea Victor Lapeña, maila honetan entrenatzaile zaildua da eta lan inportante bat betetzen du FEB organigraman. Uda honetan zaragozar taldearekin elkartzen duen kontratua sinatu zuen, sintoma ezin hobea klubaren konfiantza osoa duela.

Dudarik gabe aragoien barne jokoa(itxuraz) txapelketaren indartsuenetariko bat da. Brittany Miller (193 cm), Jaklin Zlatanova (190 cm), Dita Liepkalne (185 cm), Nogaye Lo (192 cm), jokalari hauek kalitate handikoak dira eta denak esperientzia askorekin txapelketan honetan. Mallorkiar / senegaleko Nogaye klubaren etorkizuneko apustua da, FEB deialdien jokalari finkoa, Victor Lapeñak ez du zalantzarik izan taldean saltzerako orduan.

Baina dudarik gabe Mann taldearen fitxaketarik onena Paola Ferrari da, Perfumes Avenida taldetik etorritakoa. 29 urte eta 178cm-ko eskolta hau benetako saskiratzailea eta txapelketaren kanpo aldeko jokalaririk onenetarikoa da. Europar talderik onenetariko baten ostean, proiektu berri batean parte hartuko duen jokalari beteranoa da. Carolina Esparcia eta Ana Calvo perimetroaren luxuzko bizkartzainak izango dira.

Gaby Ocete(170) taldearen luxuzko beste txertaketa izan da. Rivas taldeko jokalaria izan zena, Liga Femeninoko base honenetarikoa kontsideratua dago. 28 urteko mallorkiarra FEB programan finkoa izan da behe maila guztietan, 4 europar txapelketa bere kurrikulumean. Irene Lahuertak Ocetekin lanak banatu egingo ditu, kirol proiekzio handia izango duen beste jokalari bat.

Kalitate eta gaztetasun asko, gureendako jardunaldi tentsio eta zailaren iragarpena. Txapelketa honetan lasaitasuna eman dezakeen partiduetako bat da, irabaziz gero.

Larunbatean 18:00tan Eduardo Lastrada (Stadium Casablanca)an.

Aupa neskak!!!!!