VII Garagardo Azoka

  • isb.eus
  • 2015/10/05
  • Javier Zurbano
img

Azpeitiak garagardo azokaren zazpigarren urtarrena ospatuko du Iraurgiren eskutik. 5 egun ezberdin non azoka plaza ekintza eta musikarekin beteko da beste bizitza ezberdin bat emanez.

Kluba berriro ere, abentura sakrifikatu honetan ontziratu egin da hasierako ilusio berdinarekin, klubak antolatzen duen ekintzetatik ospetsuenetariko bat da, eta normala denez antolatzaileek aste asko daramate lanetan. Helburu ekonomikoak alde batera utzita, klubaren helburu nagusitariko bat, ekintza hauetariko bat ospatzean, denok pixka bat gehiago ezagutzea eta klub honek, azpeitiar eta eskualde osoko gizartean inplikatua dagoela erakustea.

Asko izango dira ekintza hau portu onetara eramango duten boluntarioak. Jende oso eskuzabala, euren esfortzuaren eta ilusioaren %100 eskainiko digutela gertakizun honetarako. Jokalari, entrenatzaile, guraso, lagun, jarraitzaile………., klub honetan eurena izango balitz bezala sentitzen diren “frikis” betetako zerrenda bukaezina. Oso arro sentitzen gara pertsona hauek hain gertu izateagatik. Baina hala ere ez dira nahikoak, barra eta sukalderako boluntarioak behar ditugu. Interesatu guztiak ateak zabalik izango ditu eta ongietorriak izango dira. Alda(662313146) eta Xanti (640537014) dira parte hartu nahi izanez gero kontaktuko pertsonak.

Hurrengo 9,10,11,16 eta urriak 17an azoka plaza jendez beteta ikusi nahi dugu. Mundu guztia gonbidatuta dago guri bisita egitera eta gurekin denbora pasatzera benetako euskal modura: garagardo on batekin eskuetan eta mahi baten afaltzen.

Egitaraua hurrengokoa izango da:

Urriak 9.

20:00 Azokaren hasiera Ilumpe(Euskal Herriaren Interpueblos txapeldunordeak) eta Asier Cuevas(munduko 100km txapeldunordea) atleta eibartarraren eskutik.

Hasiera ematearen ostean Iraurgi Klubaren talde guztien aurkezpena egingo da 2015/2016ko denboraldiarena.

23:00 Kontzertua Azkeiter Pelox taldearen eskutik. 2004 urtean jaiotako proiektu musikala Unai Azkarate bergaratar esperientzia ezinbesteko oinarrituta. Talde honek 50 urtetako Rythm & Blues proposatuko gaitu rockabilly ezaugarriekin. Bere disko berriaren abesti ezberdinak “Zamburleiker 6.0” feriako esparru osoa beteko dituzte.

Urriak 10.

16:30-20:30 Umeentzat puzgarriak. Txikienak esparru guztiak egingo dira eta zoroen pare gozatuko dute ordu batzuen zehar.

23:00 Dj Elortxa bere erritmoa jarriko du karpan. Azkoitar honek urte bat gehiago animatuko du azoka eta honekin martxa aseguratuta dago gauean zehar.

Urriak 11.

16:30-20:30 Berriro ere txikienak puzgarrietaz gozatu ahal izango dute azoka esparruan.

23:00 Ingo al Deu?? izango da igande gaua arindu egingo duen taldea. 2009 urtean Andoain-en sortutako talde honek bere eta beste talde batzuen abestiak proposatuko gaitu bere estilo osoarekin. Antton Arruti, Ane Gelardi, Jose Mari Zaldua, Xabat Urkola, Aitor Arruti eta Ion Beloki talde berezi hau osatzen dute, seguru ez gaituztela indiferenteak utziko.

Urriak 16.

19:30 Jose Mari Orbegozoren eskutik dantzak izango dira arratsaldearen protagonistak. Orbergozoren exitoak eskualde osoko eta batez ere Azpetian, sukarra piztu du dantza modalitate honegatik, augean eta egunetik egunera jarraitzaileak gehitzen hari zaie aktibitatea. Inoiz aktibitate hau praktikatu ez duenari hona etortzera animatzen diogu, duda gabe arratsalde oso dibertigarria pasatuko direla.

23:00 Laket izango da gauaz arduratuko dena. 2008 urtean jaiotako talde honek instrumentistaz osatutako taldea da. Martxa eta giro ederra segurtaturik daude larunbaten azoka gunean.

Urriak 17.

16:00 Mus txapelketa. Izen ematea 20 euro bikoteko ezarri da. Sariak hurrengo modura banatuko dira.:

1º 40% + Txapela + Afaria bi pertsonentzat.

2º 30% + Afaria bi pertsonentzat.

3º 20% + Afaria bi pertsonentzat.

4º 10% + Afaria bi pertsonentzat.

23:00 Azoka ixtearen arduradunak Erokomeri taldea izango da , 5 benetako aditu pertsonak dantzarazten. Agertokian dena ematen dute eta jendea beraiekin izugarri gozatzen dute. Itxiera emateko era egokia.

Musika, puzgarriak,areto dantzak, mus…………….., guzti hau janari eta garagardo on batekin lagunduta. Plan ederra.

Zuen zain gaude!!!!!