Gipuzkoa Jaun eta Jabe Amurrion

  • isb.eus
  • 2015/11/03
  • Javier Zurbano
img

Gipuzkoako Infantil mailako Selekzioak Euskadiko Txapeldun bilakatu dira Amurrion. Bai mutiletan eta baita nesketan ere, Arabaren eta Bizkaiaren aurka jokatutako neurketak irabaztea lortu dute.

Ostiralean bi selekzioek aise garaitu zuten Araba, arazo askorik gabe. Neskek 58 eta 41 amaitu zuten eta lehen laurdenean soilik izan zituzten arazoak. Bigarren laurdenean markagailuan alde egin eta arabarrek ezer gutxi egin ahal izan zuten. David Martinek aulkia asko mugitu ahal izan zuen eta jokalari guztiek jokatua ahal izan zuten minutuak pilatzeko aukera. Edurne Bastidak 5 puntu sartu zituen eta Aroa Odriozolak 2. Mutilen neurketa ere oso antzekoa izan zen, arabarrek lehen laurdenean bakarrik eutsi baitzieten gipuzkoarrei. Azken emaitzak argi uzten du bien arteko diferentzia: 74 eta 47. Atsedenaldirako jada 15 goitik ziren urdinak eta Alex Astigarragak jokalari guztiak erabiltzea erabaki zuen. Gureei dagokienez Joseba Azpillaga izan zen onena 15 punturekin, Manex Ansorregik 4 lortu zituen, Eneko Caballerok 2 eta Jakes Odriozolak ez zuen zorterik eduki.

Ostiralean Arabak ez bezala, igandean Bizkaiak gauzak zail jarri zizkion Gipuzkoari. Bi neurketa oso parekatu ikusi ahal izan ziren, azken unera arte erabaki ez zirenak.

David Martinek ederki sufritu zuen gipuzkoarren aulkia. Gipuzkoako neskek partida ona jokatu zuten, baina bizkaitarrak momentu oro partidan mantendu ziren eta susto bat emateko puntuan egon ziren gainera. Neurketa parez pare joan zen une oro, intentsitatez josia egon zen eta bertaratutakoek neurketa paregabeaz gozatzeko aukera eduki zuten. Azkenena garaile gipuzkoarrak irten ziren, 74 eta 70, eta horri esker Txapeldun izatea lortu zuten. Edurne Bastidak sekulako neurketa jokatu zuen, 16 puntu eskuratuta guztira. Aroa Odriozolak ordea ez zuen egunik onena eduki uztaira begira. Mutilen neurketa ere emozioz jositakoa izan zen. Gipuzkoa une oro joan zen aurretik markagailuan eta bigarren laurdenean 10 puntuko aldea izatera ere iritsi zen, baina bizkaitarrek ez zuten etsi eta berriz neurketa parekatzea lortu zuten. Azken minutura 1 goitik bakarrik iritsi ziren Alex Astigarragaren mutilak, baina Bizkaiak ez zuen asmatu saskiratzen eta Bastidak lortutako hiruko batek erabakita utzi zuen neurketa. Manex Ansorregik 6 puntu eskuratu zituen eta Joseba Azpillagak 4. Eneko Caballerok eta Jakes Odriozolak ez zuten jokatzeko aukerarik izan.

Zorionak!!!!!