Ekimen berri bat.........

Urtea amaitzera doa eta beraz, 2014/2015 denboraldiko balorazioa eta 2015/2016 denboraldiko gaiak, hau da, kuotak, ekipoen balorazioa,..... eta aurrekontua aurkezteko.

Abenduak 9an urteko Asanblada egingo dugu. Iraurgi Saskibaloi klubeko parte zareten guraso eta jokalari guztiei bertara etortzea eskatuko eta eskertuko genizueke. Oso garrantzitsua da guretzat ISBren egoera zuekin baloratzea eta konpartitzea.

Aurten, ekimen berri bat jarri dugu martxan. Asanblada honetara joan aurretik, postontzi bat jarriko dugu zure kezka, desadostasun, proposamen edo galderak idazteko . Horrela, guk paper guztiak jaso eta asanblada egunean erantzungo ditugu.

Horretarako, postontzia partidu egunetan kiroldegian eta aste barruan Iraurgi tabernan egongo da. Etxetik idatzita eraman dezakezu papera edo bertan idazteko aukera ere izango duzu, zeuk erabaki. ( Idazten duzunean zure izena jartzea nahi baduzu jarri eta ez baduzu nahi anonimoa izango da)

Klubarentzat oso garrantzitsua da zure iritzia.

Mila esker