Iraurgi ETBn!!

img
Xubi, Maier eta Irati izango dira "Azpimarra"ko gonbidatuak

Hurrengo astelehenean Jose Luis Zubizarrea “Xubi”, Maier Lizaso eta Emakumezkoen Lehen mailako Irati Etxeberria jokalaria ETBko Azpimarra saioan ikusi ahal izango ditugu. Iraurgi fenomenoak atentzioa deitu omen du eta gure historia kontatzeko dei egin digute programara. Astelehena 23, arratsaldeko 16:15tan ETB1en, izango da zita.

Maddalen Iriartek gidatzen duen programak gaurkotasun gaiak lantzen ditu, bai gure lurraldekoak eta baita hemendik kanpo gertatzen dena ere. Ilaski Serrano eta Iban Garate kolaboratzaileekin batera Maddalen eta bere taldeak bere lekutxoa lortu zu telebistako parrillan eta gaiak lantzeko duen seriotasunarekin, Euskal Telebistako lehen kateko audientzia handienetakoa duen programan bihurtu da.
Pariseko gertakari tristeek eta jarraian izandako ondorioek gure presentzia astebetez atzeratu duten arren, beste ezbeharrik ezean, Iraurgiko zuzendaritzako kideak eta Irati izango dira programako gonbidatu nagusiak.
Guretzat oso garrantzitsua da gure historia, proiektuak, zailtasunak azaldu ahal izatea eta horregatik pozez beterik gaude programak gure berri jakitea nahi duela azaldu digutenean, Iraurgi zer eta zeintzuk diren Autonomia mailan erakutsi ahal izango dugularik. Kontutan hartuta kirol sailean, oraingoz behintzat, interesik piztu ez dugula, behintzat Azpimarra programan gure alde humanoa plazaratu ahal izango dugu.
Beraz, gure agendetan lekutxoa egin beharra daukagu datorren astelehenean, grabagailuak prest eduki eta Irati eta bi “jefe”ekin ETBn egon izanaren esperientzia bizi.
Egurre!!!!!