Iraurgi SBko hainbat ordezkari Gipuzkoako junior selekzioan

img

Gure 4 mutilek eta 5 neskek borrokatuko dute Beasainen abenduaren 5etik 7ra jokatuko den Euskadiko Txapelketa eskuratzeko asmoz.

Gipuzkoako Junior Selekzioek Beasaineko Antzizar kiroldegian jokatuko dute aurtengo Euskadiko Txapelketa abenduko zubia aprobetxatuz. Iaz nesketan garaile eta mutilek hirugarren postuan amaitu eta gero, edizio berrio honetan nesken emaitza berdindu eta mutilena hobetzeko gogoz lanean ibili dira neska-mutilak.

Eta bi selekzioetako jokalari hautatuen artean Iraurgi SBko hainbat neska-mutil daude. 5 neska eta 4 mutil hain zuzen ere. Nesken selekzioari dagokionez bertan egongo dira Eneritz Larrañaga, Oihane Aizpurua, Larraitz Larrañaga, Maitane Dominguez eta Izaro Lizundia. Mutilei dagokienez berriz Ander Merketegi, Jon Zabarte, Aitor Astigarraga eta Aimar Olaizola. Azken selekzio honetan gainera badago Iraurgi SBko beste ordezkari bat, Jokin Etxebarriak bigarren entrenatzailearen lanak burutuko baititu.

Guztira 4 entrenamendu izan dituzte eta pasa den asteburuan lagunartekoa jokatu zuten bai neskek eta baita mutilek ere Nafarroako selekzioaren aurka. Batzuek zein besteek erraz lortu zituzten garaipenak eta gure jokalariek gainera minutu onak eskaini zituzten.

Azken probak pasata, asteburu honetan iritsiko da guztia ateratzeko ordua. Larunbatean, hilak 5, Araba izango dute aurkari Gipuzkoako Selekziokoek. Neskek goizeko 10etan jokatuko dute; mutilek berriz, 12etan. Astelehena 7ko aurkaria Bizkaia izango da eta oraingo honetan mutilak izango dira goizeko 10etan jokatuko dutenak , neskek eguerdiko 12etan egingo duten bitartean.

Zorte on guztiei!!