Iraurgi SB Euskadiko Kadete aurre-selekzioetan

  • isb.eus
  • 2015/12/03
  • Jokin Etxebarria
img

Espainiako Kadete mailako txapelketak prestatzen hasteko asmoz Euskadiko hautatzaileek Iraurgi SBko hainbat jokalari deitu dituzte hurrengo egunetan egingo duten kontzentrazioetarako.

Iraurgi SB zorioneko dago, bere harrobiak Autonomia mailan zer esana ematen jarraitzen duelako. Horren adibide da gure klubeko hainbat jokalari deitu dituztela Euskadiko Kadete mailako selekzioek hurrengo egunetan egingo dituen kontzentrazioetarako, bai mutiletan eta baita nesketan ere.

Zehazki esateko Ierai Azpitarte izango da Iraurgi SBren ordezkaria mutilen selekzioan. Zaher ISBko jokalaria presente egongo da Selekzioak abenduaren 4tik 8ra egingo duen kontzentrazioan. Egun horietan gainera Pola de Lenara (Asturias) joango dira Lagunarteko Txapelketa bat jokatzera. Larunbata, hilak 5 eta igandea 6 izango dira bertan eta Asturias eta Galiziaren aurka jokatuko dute. Abenduaren 7 eta 8an berriz, Eibarko Unibertsitate Laboralean entrenatuko dute.

Nesken selekzioari dagokionez, bost ordezkari deitu dituzte hautatzaileek Gerdau ISBtik: Alazne Lizundia, Ana Ugarte, Nerea Soraluze, Maite Merketegi eta Ane Zubizarreta. Mutilek ez bezala, neskak etxean geldituko dira, Zarautzen egingo baitute kontzentrazioa eta bertan jokatuko baitute Lagunarteko Txapelketa bat. Igandean, hilak 6, Gaztela-Leonen aurka goizean eta Madrilen aurka arratsaldean jokatuko dute. Astelehenean, hilak 7, bien bitartean, Galizia izango da aurkaria.

Zorionak guztiei eta eman egurra!!