Bi MVP klub berean

  • isb.eus
  • 2015/12/08
  • Jokin Etxebarria
img

Sammic ISBko Alexander Marcius (30ekin) eta Añares Rioja ISBko Roselis Silva (34rekin) izan dira azken jardunaldiko jokalari baloratuenak euren ligetan.

Asteburu benetan berezia izan da hau Iraurgi SBko gorengo mailako bi taldeentzat. Ostiralean, Añares Rioja ISBko neskek benetan estu hartu baldin bazuten Conquero hirugarren sailkatua, larunbatean Sammic ISB garaile irten zen Araberriren aurkako derbyan eta Koparekin amesteko aukera ematen dio horrek Iker Buenoren taldeari.
Baina bi protagonista handi ere utzi digu asteburuak: Alexander Marcius eta Roselis Silva. Izan ere, biak ala biak euren ligetako jardunaldiko MVP-ak izaten amaitu baitute.
Joko antolatzaile venezuelarrari dagokionez, 34ko balorazioarekin amaitu zuen (Mann Filterreko Paola Ferrarik bezalaxe) Conqueroren aurkako partida, 25 puntu sartu, 7 errebote eskuratu, 3 asistentzia banatu eta 4 baloi berreskuratu eta gero. Silvak bere lehen urtean ligan zer esana eman du orain arte eta dagoeneko talde guztien “scouting”ean dago. Ez da harritzekoa, ligako hirugarren saskiratzaile onena dugu 17’18 sartuta bataz beste eta posizio berdina dauka balorazioen rankinean 18’18 lortuta partidako.
Egoera antzekoan dago Alexander “Sandi” Marcius. Sammic ISBko pibot kroaziarrak hirugarrengoz izan da aurtengo Zilarrezko Leb ligako MVP-a. Azkena 10.jardunaldian. 30eko balorazioa lortu zuen Araberriren aurkako derbyan, 22 puntu sartu (14/10 jaurtiketetan), 11 errebote eskuratu eta 3 txapela lortuta. Taldeko erreferentzia nagusietako bat dela argi dago eta errekorrak hausten jarraitzen badu (denboraldiko tri-MVP bakarra da, Urrezko Leb ligako Burjanadzeren errekorra berdinduz) Sammic ISB goiko postuetan ikusiko dugu luzaroan.
Zorionak biei!!