Gipuzkoako emakumezkoen saskibaloia batuta dago

img

Gipuzkoako elitezko bi klubek probintziako saskibaloiarentzat kirol hitzarmen historikoa sinatuko dute larunbatean. Iraurgi SB eta CD Ibaeta, Gipuzkoako Diputazioak bultzatuta, eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak lagunduta, emakumezkoen saskibaloiak luzaroan iraun dezan akordio batera iritsi dira.

Guztientzako da jakina ekonomikoki egundoko esfortzua suposatzen duela maila gorenean bi kirol proiektu mantendu ahal izateak. Instituzio publikoek horrelako proiektuak ia bere osotasunean finantzatzen zituzten garaiak joan dira.
Denboraldi honetan, gure igoerarekin, Gipuzkoako emakumeen saskibaloian parekorik ezagutu ez duen eszenatoki bat eratu zen. Probintzia berdineko bi talde maila gorenean edukitzea ez zen orain dela denbora asko gertatzen. Berez, azkenekoz, 1993-94 denboraldian kusi ahal izan genituen Gipuzkoako bi saskibaloi tallde Lehen mailan: Juven eta Lasarte-Oria, hain zuzen ere. Diputazioak gaia ondo aztertzeko eskatu zigun, epe ertain/luzera irteera bat bilatu ahal izateko. Beraien laguntza nahi bagenuen, akordio koherenteak hartu beharko genituzke denboran ondo iraungo duen egitura sendo bat eratzeko.
Ez da zaila izan. Bi klubek oso argi daukagu gure kirol egoera zein den eta nolakoa izan behar duen eta beraz ez zitzaigun gehiegi kosta gure emakumezkoen saskibaloiaren kirol osasuna bermatzeko behar diren ildo nagusiak komunean jartzea.
Bi klubek hartu dugu batera lan egiteko konpromisoa jokalari gipuzkoarrak hezi eta formatzeko, saskibaloiaren elitean lehiatu ahal izan dezaten. Datorren denboralditik aurrera Gipuzkoak kirol estruktura sendo bat edukiko du probintziako jokalari onenek bertan jokatu ahal izan dezaten. Dagoeneko ez dute beraien talentua erakusteko etxetik kanpora joan beharko, 100 kilometrotako eremu batean errendimendu goreneko bi kirol proiektu edukiko baitituzte bertan gelditu ahal izateko.
Bai Iraurgi SBk eta baita CD Ibaetak ere garrantzia handia ematen diogu harrobiko lanari. Iraurgik 11 talde ditu behe mailetan eta guztira 218 neskek osotzen dute bere harrobia. IDK Gipuzkoak berriz, Donosti Basket Neskak proiektuak Easo SBrekin eta Bera Berarekin dituen akordioei esker, 450 neskak hartzen dute parte maila ezberdinetan.
Harrobiko lan horren erakusle garbiena da Emakumezkoen Lehen Mailako lehen 12 jardunaldietan 18 jokalari gipuzkoarrek jokatu ahal izan dutela: 6 IDK Gipuzkoaren lerrotan eta 12 Añares Rioja ISBkotan. Ez dira txantxetako zenbakiak, eta hori bi taldeen egitura probintziako neskekin osotutakoa delako lortu da.
Larunbatean, bi talde gipuzkoarrek, Azpeitian (19:00tan), Emakumezkoen Lehen Mailako denboraldiko hirugarren derbya izango dena jokatuko dute. Bi klubentzat festa eguna izango da, senidetasun bazkaria eta guzti, eta partida hasi baino ordu erdi lehenago, kantxa gainean, hitzarmenaren eszenifikazioa egingo da instituzioak presente direla.
Gipuzkoako saskibaloiarentzat aurrerapauso galanta eta bi klubentzat ere sekulako erantzukizuna. Momentu honetan piramidearen goialdean gaude eta egoera ondo kudeatzen jakin beharko dugu, kirol ostrazismoan berriz ere ez erortzeko.