Roselis Silva eta Jordan Semple berriz ere bostekoan

  • isb.eus
  • 2015/12/23
  • Jokin Etxebarria
img

Venezuelarra 41eko balorazioarekin eta amerikarra 35ekoarekin bosteko onenera bueltan dira urteko azken jardunaldian.

2015eko azken jardunaldia eta berriz ere Roselis Silva eta Jordan Semple protagonista izan dira. Izan ere, aurreko astean bosteko onenean sartu eta gero, azken honetan sarria errepikatzen baitute. Venezuelarra Emakumezkoen Lehen mailako 13. jardunaldiko eskolta onena izendatu badute, amerikarra Zilarrezko Leb ligako 12. jardunaldiko hegal-pibotik onena izan da.
Roselis Silva izan zen IDK Gipuzkoaren aurkako derbya eduki zuen erakargarritasun nagusietako bat, Añares rioja ISBren partez behintzat. Cierra Barvard MVP-ak (50eko balorazioa) bakarrik gaindituta, Iraurgiko jokalaria jardunaldiko jokalari baloratuena izateko puntuan egon da. Venezuelako joko antolatzaileak 41eko balorazioarekin amaitu zuen partida, 26 puntu sartu, 6 errebote eskuratu eta 8 baloi berreskuratu eta gero. Roselis lehiaketako hirugarren saskiratzaile onena dugu 18’08ko bataz bestekoaz, baloi gehien berreskuratzen dituen jokalaria da (4’69 partidako) eta balorazio rankingean ere hirugarrena dugu 19’85ekoa lortuta partidako.
Denboraldiko bere lehen MVP-a lortzeko zorian egon dena Jordan Semple izan da, bere 35eko balorazioarekin Fabio Santanaren 36kotik puntu bakarrera gelditu baita Zilarrezko LEB ligako 12. jardunaldian. Marín Peixegalegoren aurkako partidan, Sammic ISBko jokalariak 23 puntu sartu zituen, 17 errebote eskuratu, 4 asistentzia banatu, baloi 1 berreskuratu eta 4 falta jaso zituen. Semple ligako laugarren errebotatzaile onena da 9’58 eskuratuta partidako eta hirugarrena da balorazioan, 19’67ko bataz bestekoarekin. MVP izatea ez du lortu oraindik, baina dagoeneko 4 aldiz sartu da asteko bostekoan.
Zorionak biei !!