Txikerra garaipenarekin hasi da (46-27)

img

Errendimenduzko infantil mutilek bigarren itzulia garaipenarekin hasi dute. Lehen bi laurdenetan oso parekaturik egon zen partida eta hirugarrenera arte itxaron behar izan zen guztia apurtu ahal izateko.

Txikerrak oraindik ere nabari du astean zeharreko entrenamendu falta. Nahiz eta bi entrenamendu on egin, hirugarren laurdenera arte ez zuen lortu bere gaitasun fisikoa gailentzea partida apurtu ahal izateko. Defentsan taldea ez zen ondo egon, laguntzetan eta pase marrak zaintzen lan ona egin zen minutu askoan, baina ez 1x1ekoak zaintzen ez eta errebote lanean ere, taldea ez zen bat ere ondo ibili. Erasoan nahiko ondo aprobetxatu genituen gure aukerak, baina nagusitasunarekin iristen ginen erasoak behar bezala bukatzen arazoak eduki genituen. 16 eta 12 eta 12 eta 7ko partzialak gure taldearentzat. Txikerra 9ko aldearekin joan zen aldageletara, baina hobetzeko gauza askorekin.

Atsedenaldiaren ondoren zikloia bailitzan ibili zen taldea erasoan. TAKE behera etorri zen eta gure mutilek bai defentsan eta baita erasoan ere minuturik onenak jokatu ahal izan zituzten. Tolosarrek laurdeneko lehen eta azken saskiratzea egitea lortu zuten bakarrik. 18 eta 4ko partziala eta partida guztiz erabakita gelditu zen.

Azken laurdenari buruz hobeto ez hitz egin. Bi taldeak oso gaizki eta joko izpiritu gabe. TAKEren aldeko 0 eta 4ko partziala dena esaten du.

Goiko postuetan mantentzeko balio digun garaipena. Txikerra ez da urtarrilaren 16 arte bueltatuko lehiara, lehen asteburuan atsedena baitauka taldeak.

SASKIRATZAILEAK: Javi (2), Jon, Xabi (2), Eneko (7), Ander (5), Markel, Joseba (18), Manex (7), Jakes (4), Axel, Elías (2)
Abenduaren 28, 29 eta 30ean Bartzelonara joango da taldea XXII Safa Claror Txapelketan parte hartzeko.