XXII TORNEIG DE BASKET INFANTIL SAFA CLAROR

img

Iraurgi presente egongo da beste behin Katalunian jokatzen den infantil mailako saskibaloi txapelketa zaharrenetako batean. Nesken talde batek eta mutilen beste batek esperientzia ezin hobea biziko dute astelehenetik aurrera.

Formakuntzako saskibaloiarekin duten konpromisoari fidel, Safa Claror klubak bere infantil mailako txapelketaren 22. edizioa antolatu du. Mimo handiz zaintzen duten ekitaldia eta gure klubaren agendan gorriz markatuta dagoena.
Iaz, Iraurgi izan zen nesketan txapelduna eta mutiletan, Bartzelonak eraman zuen txapela bosgarren urtez jarraian.
Neskak bigarren multzoan izango dira, Sant Adrià, Joviat eta CN Sabadell izango dituztelarik aurkari moduan. Mutilei dagokienez, lehen multzoan daude eta FC Bartzelona, Manresa eta Safa Calror “A”ren aurka jokatuko dute.
Esperientzia bikaina izango da, parte hartzaile guztiengan ziur oroitzapen ahaztezin bat utziko duena.
Egurre Iraurgi!!!!