Iraurgi SBk 38.268 ikuslerekin itxi du urtea FEBTVn

  • isb.eus
  • 2016/01/05
  • Jokin Etxebarria
img

Bataz beste 3.479 pertsonek ikusten dituzte gure klubeko bi talde nagusien partidak FEBtv atariaren bitartez.

Iraurgi SBk jarraitzaileak badituela argi dago. Azpeitiko kiroldegian astero-astero 700 ikusle sartzen dira Añares Rioja ISBren edota Sammic ISBren partidekin disfrutatzeko asmoarekin. Baina harmailetara etorri ezin duenak ere badauka aukera FEBtvtik partidak zuzenean ikusteko eta argi dago atari honek ere badaukala bere erakargarritasuna.

Pasa den azaroaren erdialdean, aurreneko bost partiduak kontabilizatuta, gure partidek bataz beste 4000 ikusletik gora zituztela jakinarazi genuen. Oraingoan zifra txikixeagoa bada ere, ez da makala, ia 3.500 pertsonetara iristen baikara Espainiako Saskibaloi Federazioaren atariaren bitartez; 3.479 ikusle hain zuzen ere.

Azaroko bigarren erdialdea eta abendua batzen baditugu 17.845 ikusle izan dira Iraurgi SBren 6 partidak ikusi dituztenak. Eta taldeka banatuz gero, Añares Rioja ISBk 31.365 ikusle izan dituela ikus dezakegu FEBtvtik ikusi ahal izan diren 9 partidatan, 3485 ikusle bataz beste, beraz. Sammic-ek ikusle gutxiago izan ditu, baina bi partida bakarrik ikusi ahal izan dira eta hori kontutan hartzekoa da. Hala ere, bi partidak batuz gero 6903 ikusleko zifrara iritsiko gara, 3452 bataz beste. Ez da zenbaki makala, Zilarrezko LEB ligako partidei buruz hitz egiten ari garela kontutan hartuta.