Aitorpen handia

  • isb.eus
  • 2016/01/05
  • Javier Zurbano
img

Iraurgi presente egon zen Gipuzkoako Kirolaren Galan, Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak saria eman digu eta.

Lehen Mailako Zurt Tabernak 2014-15 denboraldian egindako lana ez da oharkabean pasa kirol komunikabideentzat. Txapelketan garaile irteteak eta gerora Azpeitian LF2ra igoera lortzeak klubaren historian eta Gipuzkoako saskibaloian gertaera handia izan da.

Ohore handia da guretzat aitorpen hau jasotzea. Kirol zailtasun oro gainditzeko kapaz eta gorenera igotzeko aukera eduki duten jokalari multzo batek merezi duen saria da hau. Iraurgi barneraino sartuta duen jendea da hau eta Estatuko Lehen Mailan lehiakor izaten ahalegintzen dira asteburuz asteburu.

Maier Lizaso eta Intza Lizarazu izan ziren presente Gipuzkoako Kirolaren Galan eta beraiek jaso zuten garaikurra. Presidenteak eta kapitainak probintziako kirolari onenekin gau polita pasatzeko aukera eduki zuten.

Klubetik ere eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Gipuzkoako Kirol Prentsaren Elkarteari eman diguten sariarengatik.

Eskerrik asko!!!!