Oraindik ez zara bazkide?

img

Despistatu xamarra bazara, “utzia”, edo orain arte nahi izan ez duzulako… dagoeneko ordua da Gipuzkoako Saskibaloiaren historiako proiektu garrantzitsuenetako biri heltzeko. IRAURGIK BEHAR ZAITU!!

Ezin dizugu munduko saskibaloi onena saldu, ezta estratosferako birrintzerik ere, ez dauzkagu cheerleadersik, ez dugu beti irabazten… Iraurgik saldu zaitzakeen bakarra ILUSIOA, LANA ETA IZAERA dira.

Hiru bertute hauek Emakumezkoen Maila Gorenera eraman gaitu eta Zilarrezko Leb ligan jarraitzea ahalbidetzen gaitu, zailtasun guztien aurrean, segundoro birsortzen, klub bezala egunero hazten…

Oso harro sentiarazten gaituen hiru bertute, pasatzen den egun bakoitzeko aurrera begira kementsu jartzen gaituztenak…

Harri azpitik ere agertzen diren arazoei aurre egiten laguntzen gaituzten hiru bertute…

Hiru bertute hauekin gure lurraldeko jokalari eta entrenatzaileen aldeko apustua egin dugu, Gipuzkoan urte askoan gertatzen ez zena…

Argudio guzti hauekin ez bazaude gu laguntzeko prest… arazo bat saukazu… EZ ZAIZU SASKIBALOIA GUSTATZEN!!!

Zure zain gaude, Kanpaina hau aprobetxatu ezazu eta “zoro eta friki” multzo honen partaide izatera pasa zaitez, Azpeitiko kiroldegiko harmaila beteetan bizi den giroaz gozatu ahal izateko.

Iraurgik behar zaitu!!!..., Gipuzkoako Saskibaloiak behar zaitu!!!

Egurre Iraurgi!!!!