Itsasne Zabaleta: “Ahal dudan guztietan ikusten ditut Añares Rioja ISBren partidak”

  • isb.eus
  • 2016/01/20
  • Jokin Etxebarria
img
Itsasen bere lankideekin

Itsasne Zabaleta, Zurt Taberna ISBko jokalari ohia, duela hilabete batzuk joan zen Malabora (Ginea) lan eskaintza bat hartuta. Hala ere, saiatzen da bere talde ohiaren egunerokotasuna jarraitzen eta bere lagunez oso harro sentitzen dela dio.

- Zerk eraman zintuen Afrika alde horretara?
Ba egia esan kasualitateak esango nuke. Ingalaterran bizi nintzen eta nire lankide bati Malabon lan egiteko aukera eman zioten. Hemen bi aste pasa ondoren liluratuta itzuli zen, hau ikaragarria zela esaten. Ordurako etxera itzultzea erabaki nuen Ingalaterratik eta nire lagunarekin kafe bat hartzera joan nitzan agurtzeko, baina arratsaldean espero ez bezala agertu zen. Beste lanpostu bat zegoela aipatu zidan eta nirekin joatea nahi zuela. Bi aldiz pentsatu gabe baiezkoa eman nion eta amari deitu nion berriak kontatzeko.
- Eta saskibaloia praktikatzeko tarterik ateratzen al duzu?
Aukera izan dut bai saskibaloira lotuta jarraitzeko, Gineako Saskibaloiko Federazioko presidentea ezagutzeko aukera izan nuen iritsi berri. Ez dakit ezaguna egingo zaizuen, Pepe Collins, ACB-ko jokalari ohia da. Hemen zoritxarrez ez dago emakumeen ligarik baina berarekin lan egiteko aukera eskaini zidan Federazioan koordinatzaile bezala, baina ikasketekin eta lanpostu berriarekin ezinezkoa egin zitzaidan eta ezin izan nuen hartu.
- Txoritxo batek esan digu ahal duzunean Añares Rioja ISBko partidak zuzenean jarraitzen ahalegintzen zarela.
BAI!! Nire pisu kideak zoratuta ditut izan ere bat Madrilekoa eta bestea Granadakoak izanik ez didate euskaraz ulertzen. Ordenagailuari garrasika ibiltzen naizela diote!! Baina bai aukera dudan guztietan ikusten dut, lanak ez dit denbora asko uzten baina ahal dena egiten dut ikusteko. Nire ekipoa izaten jarraitzen du bai Afrikan egon edo Azpeitian bertan.
- Denboraldi zaila izaten dabil, baina zer esango zenieke zure taldekide ohiei?
Zer esango nieken? Ezin naizela harroago egon. Ez dagoela hitzik deskribatzeko egiten ari direna eta jarraitzeko horrela. Burua beti goian izateko, momentu honetan garrantzitsuena ez baita partida amaieran markagailuan jartzen duena, bidean egin duten eta egiten ari diren lan guztia baizik. Eta azkenik nola ez ,eskerrak emango nizkien.Eskerrak bi urte beraiekin jolastu gabe egon arren partidu bakoitzean kantxa barruan nagoela sentiarazten didatelako, eskerrak izandako lesio edo momentu txar guztien ondoren kantxara itzultzeko gogoa pizten didatelako. Eta Egurre neskak!!!
- Noiz ikusiko zaitugu bueltan?
Buelta? Saskibaloira edo etxera? Saskibaloira ez dut uste itzulerarik egongo denik, baina ez dut esango ezinezkoa denik. Eta etxera berriz, ez dakit ziur noiz itzuliko naizen. Hemen oso gustura nago!!

Eskerrik asko Itsasne eta zorte on zure bizitzako etapa honetan!!