Laudorioek ahuldu egiten dute

img

Davidek Caldereria Pakoren kronikan esaldi hau aipatzen zuen eta ni oso identifikatua sentitzen naiz berarekin. Txikerrak ohitura zahar txarrak berreskuratuz hasi zuen urtea: asteko lan errutina txarra, lanerako espiritu urria eta hantustea soberan. Easo Aballarrik errealitatea ederki erakutsi zigun zein den.

Lehen laurden benetan txarra (7-8), defentsan lan egiteko gogo gabe, erasoan diziplinarik ez eta aurrerapauso bat eman dugula erakutsi gabe.

Bigarren laurdenean etxekoek nagusitasun osoz gainditu ziguten (14-7). Beraien defentsak ez zuen akatsik eduki (erraz jarri genien baita ere) eta erasoan jakin izan zuten gure ahulguneak bilatzen (larunbatean asko izan ziren).

Urguiluak atera nahi izan zuen hirugarren laurdenean. Defentsako lanean nahikoa zentraturik eta erasoan oso bertikal jokatuaz, bazirudien nahi dugun Txikerra agertzen hasia zela, nagitasunak alde batea utziak zituela. 12 eta 21eko partziala markagailuan aurretik jartzeko (33-36) eta partidari errematea emateko dena gure alde.

Baina ez ginen egiteko kapaz izan (14-9). Easok defentsa estutu zuen eta gure jarioa desagertu egin zen, gainera defentsan faltak erregalatzeari ekin genion eta etxekoak jaurtiketa libreen marrara gehiegitan bidali genituen. Eta hala eta guztiz ere, azken minutuan 2 gora sartzea lortu genuen, baina bi defentsa txar (eta beste bi eraso okerrago) eginda etxekoei 45na berdintzen utzi genien. 10 segundoren faltan hutsartea eskatu genuen garaipena emango ligukeen saskiratzearen bila, baina baloia ateratzerakoan huts egin eta etxekoei garaipena ematen zien azken saskiratze erraza erregalatu genien.

Egoten dira egunak hobe izaten direnak ohetik ez altxatzea, larunbatekoa horietakoa izan zen.

Bide txarra eta aukera okerragoa. Oso desengainaturik eta triste.

Laudorioek ahuldu egiten dute bat…