Zurtek liderra garaitu du (49-57)

img
Miren Soraluze

Iraurgiren estiloan, Probintzial mailako Senior neskek Eskoriatza garaitzea lortu zuten Miguel Muñoz kiroldegian. Azken bost minutuetan lortutako 4 eta 18ko partzial ikaragarri batek multzoko liderraren garaiezintasunarekin amaitu zuen.

Zurtek indartsuago ekin zion norgehiagokari eta 0 eta 6ko partziala eginda markagailuko agintea hartu zuen. Gure neskek ondo landu zuten euren defentsa,errebotea ziurtatu zuten eta laguntzetan oso aktibo mantendu ziren. Erasoan pazientziarekin jokatu zuten eta etxekoen ahulguneak topatu zituzten. Eskoriatzakoek 6 minutu behar izan zuten euren lehen saskiratzea lortzeko. 8 eta 11ko partziala gure nesken alde, eta ez zen handiagoa izan alde hori, 6/2ko bataz bestekoak jaurtiketa libretan ez zielako utzi.

Bigarren laurdenean partida parekatu egin zen. Etxekoen defentsa funtzionatzen hasi zen eta Iraurgikoen erasoak eraginkortasuna gal zezan lortu zuten. Gure neskek errebotea ziurtatzeko arazo gehiago eduki zituzten eta horrek Eskoriatzari bigarren aukera asko eman zizkion eta probetxua atera zien. Baina Zurtek korrika egiteari ekin zion eta etxekoen defentsa balantzeak edukitako hutsak kastigatu zituen. Bereziren saskiratze bati esker bigarren partziala 13 eta 15 irabazi zuten eta atsedenaldira 5 puntuko alde politarekin iritsi ziren.

Ayerbek lortutako hiruko batek, hirugarren laurdena hasi bezain pronto, argi utzi zuen gure neskek sufritu egin beharko zutela. Oreka handiko minutu batzuk eta gero, etxekoek markagailuan aurre hartu zuten. Zurt momentu txarrak pasatzen hasi zen, defentsan gaizki eta jaurtiketa aproposena ezin bilatu erasoan, bere lekua galdu zuen kantxan eta etxekoek hirugarren partzial 17 eta 11 nola irabazten ikusi zuten. Esko, modu arriskutsuan +1 jarri zen markagailuan.

Azken laurdeneko hasierak argi gorria piztu zuen taldean. Ayerberen bi saskiratzek jarraian indarra eman zien etxekoei eta kantxa gainean handi sentitzen hasi ziren. Baina orduan Miren Soraluze agertu zen (10 puntu laurden honetan), bere hiruko batek Eskoriatzakoen bolada apurtu zuen eta bere taldea bikain gidatu zuen erasoan. Gure defentsa funtzionatzen hasi zen berriz eta taldeak partidako kontrola berreskuratu zuen. 4 eta 18ko partzial zitala Zurten alde eta honi esker fase honetako hirugarren garaipena jarraian eskuratu dute Iraurgikoek.

Zurt joko eta emaitza bolada gozoan dago, bada jarrai dezala horrela!!

Egurre Zurt!!!!

SASKIRATZAILEAK: Telleria (6), Amubieta (12), De Jesús, Zabaleta (9), Iturralde (2), Jauregui, Goenaga (14), Soraluze (12), Madariaga (2)